partekatu
• ATERPEAREKIKO HITZARMENA
Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin
Irailaren 7tik 9ra, Lasarte-Oriak herriko merkataritzako Stockaren Azokaren beste edizio bat egingo du, eta 10 establezimenduk hartuko dute parte
Agustin Valdivia alkatea, Nuria Fernandez sozioekonomiako zinegotzia eta Aterpeko ordezkariak bertan zirela, Mabel Pedreira elkarteko presidenteak aurten irailaren 7tik 9ra egingo den azoka aurkeztu zuen. Herriko 10 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Mabel moda, Imagine jantzi-denda, Alba moda, Iturbe zapata-denda, Leder oinetakoak, Urruzola mertzeria, Olmi mertzeria, Deco 75 Textil Hogar, Arregui elektrizitatea eta Noaoa bidaiak.
Kanpaina honen asmoa ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta gordetako produktua salgai jartzea, denboraldi berriari begira artikulu berriak sartzeko.
Bai Udalak eta baita Aterpeak ere kanpainan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak, herriko merkataritza bisitatuz.