Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Aterpearen Udaberriko Festa aurkeztu dute

Aterpeak “Udaberriko Festa” maiatzaren 2tik 14ra bitartean egingo dela iragarri zuen. Egun horietan erosketak 77 establezimendu parte-hartzaileetako edozeinetan egiten dituztenek erosketa-bonuetan 2.000 euro lortzeko aukera izango dute.

1 / 2
1. argazkia

Aterpeko hainbat kide, Agustín Valdivia alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela, Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen Aterpearen Udaberiko Festa, zeinen helburu nagusia baita kontsumoa herriko establezimenduetan egin dadin sustatzea da; kasu honetan, Aterpeako establezimenduetan.

Kanpaina honek bi parte ditu. Alde batetik, erosketa-bonuetan 2.000 euro lortzeko zozketa, Aterpean parte hartzen duten establezimenduetan maiatzaren 2tik 14ra bitartean erosten dutenentzat.

Bestalde, Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri ikastetxeetako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen marrazkien erakusketa bat egingo da, "Zure herria berdeago eta garbiago" gaiarekin.

Guztira, 900 inguru dira ikusgai jarriko diren marrazkiak.

Marrazkiak maiatzaren 8tik 12ra bitartean jarriko dira ikusgai kanpainan parte hartzen duten 43 establezimenduetan. Haurrek beren marrazkia aurkitzen dutenean, opari bat emango zaie.

Jarduera horren bidez, batetik, Lasarte-Orian kontsumitzea sustatu nahi da, eta, bestetik, haurrek eta haien familiek udalerri osoan barrena banatuta dauden establezimenduak ezagutzea.

Horrez gain, bi egun horietan zehar hainbat jarduera egingo dira:

Maiatzaren 12an, ostiralarekin

  • 10:30-19:30: Bote Tattoon, “Flash Day”, artista gonbidatuekin, eta ate irekien jardunaldia.
  • 09:30-13:00 / 17:00-19:30: Eli Lasa farmazian, “Osasuna eta medikamentuak” tailerra.
  • 19:30-21:00: Buenetxea kafe-tabernan, musika-kontzertua.

Maiatzaren 13an, larunbatarekin

13:00-16:00: Arkupe tabernan: Udaberri “street food” festibala, DJarekin.

11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Txu-Txu trena Lasarte-Oriako kaleetan zehar, Okendo plazan geldialdia eginez.

Bi ibilbide izango dira, txandakatuz joango direnak:

1. ibilbidea: Atsobakar aldera, Sasoeta, Erdialdea.

2. ibilbidea: Erdialdea, Zumaburu, Kale Nagusia.

Maiatzaren 12an, ostiralarekin, eta 13an, larunbatarekin

  • Artesanía Inés Flores: artisautzako postua
  • Alba Moda: outlet eta bigarren eskuko arroparen salmenta.

Eta, gainera, eskaintza bereziak establezimendu hauetan: Olmi mertzeria, Urruzola mertzeria, Mabel Moda, Imagine jantzi-denda.

Haurrentzako jarduerak

Maiatzaren 12an, ostiralarekin:

  • 17:00-18:30.- Plan B kafetegian

“Etxeko galleten elaborazioa” tailerra

  • 17:00-19:00: Ormazabal loradendan

“Landatu zeure landarea” tailerra

  • 17:00-19:30: Eli Lasa farmazian

“Osasuna eta medikamentuak” tailerra.