partekatu
• ATSOBAKAR
Atsobakarko "itsasontzi" berria hornitzeko eta ipintzeko kontratua adjudikatu da
Udalak Atsobakarko "itsasontzi” berria hornitzeko eta instalatzeko kontratua adjudikatu du 58.397 euroan. Brunet parkean zabu bat ipintzea ere jasotzen da.
Montajes Garra S.L. enpresa atera da lehiaketaren adjudikatario. Enpresa horrek ordeztu egingo du Atsobakarko gaur egungo haur-parkea, Itsasontzia esaten zaiona. Ordezte hori, oso beharrezkoa parkearen gaur egungo hondatze-mailagatik, Herritarrentzako Bulego Mugikorrak auzoan jasotako eskarietako bat izan zen.
Kontratu horren barruan sartzen da Brunet parkeko gaur egungo haur-parkea osatuko duen zabua instalatzea. Eskaera hori ere Herritarrentzako Bulego Mugikorrak jaso zuen bere garaian Orian.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala