partekatu
• BAKETIK
Baketik: gatazketan laguntzeko doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua
Baketik-ek gatazketan laguntzeko doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua eskaintzen du Covid19k eragindako konfinamenduan. Zerbitzua apirilaren 14tik aurrera egongo da erabilgarri.
Proposamen hau oinarrizko eta zuzeneko esku-hartze plan bat da, konfinamenduan sortzen ari diren bizikidetza-gatazketan esku hartu eta laguntzea helburu duena. Harremanetan eta elkarbizitzan zailtasunak dituzten pertsonentzat pentsatuta dago, arazo horietako batzuk konpondu edo arintzeko bitartekaritza tresnak eta laguntza eskaintzeko.
Zerbitzua apirilaren 14tik aurrera egongo da erabilgarri.
Nori zuzendua:
- Konfinamendu-egoera honetan bizikidetza-arazoak dituzten familiak.
- Etxebizitza berean bizi diren pertsonak, bizikidetzaren ondorioz zailtasunak dituztenak.
- Eraikinean edo komunitatean bizikidetza arazoak dituzten bizilagunak.
- Eta, oro har, bizikidetza-arazoren bat duen edonori.
Zertan lagunduko dizute:
- Komunikazio- eta entzute-tresnak erabiltzen.
- Elkarlanean negoziatzen lagunduko dizuten tresnak aurkitzen.
- Gatazkak lantzen, elkarlanean arituz eta denentzako akordio egokiak lortuz.
Zer eskaintzen dute:
- Informazioa biltzeko lehen kontaktu-deia. Kasuak orientazioa ematea eskatzen badu, gatazka zehatza kudeatzeko aholkularitza emango da.
- Diziplina anitzeko gure taldeak kasua aztertuko du, behar den laguntza mota zehazteko. Bitartekaritzak lagundu dezakeela ondorioztatzen bada:
- 60 minutuko saio bat alde bakoitzarekin.
- 90 minutuko saio bateratua.
Konpromisoak:
- Erabateko konfidentzialtasuna.
- Konfiantzazko elkarrizketarako gune bat sortzea.
- Aldeen artean oreka mantentzea.
Baldintzak:
- Aldeen borondatetasuna.
- Prozesuarekiko konfidentzialtasuna.
- Jarrera eta konpromiso pertsonala konponbide partekatuak bilatzeko.
Beraien laguntza behar baduzu, idatz iezazu baketik@baketik.org helbidera edo utz iezazu mezu bat 688881900 telefonoan zure datuak emanez, eta zurekin harremanetan jarriko dira.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala