partekatu
• PINTXOAREN IBILBIDEA
Banatu dira Pintxoaren VI. Ibilbideko sariak
Jesus Zaballos alkatea bertan zela, Arantxa Alday Aterpeakoak Lasarte tabernari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.
Pintxoaren VI. Ibilbidean parte hartu duten ostalarien presentzian Jesus Zaballos alkateak banatu dio epaimahai profesionalaren saria Lasarte tabernari bere pintxoagatik: Tromso txipiroi ohearen gaineko bakailao brandada.
Epaimahai popularraren kasuan, saria Txartel kafetegiari egokitu zaio, parte-hartzaileen artean batez besteko notarik hoberena haren pintxoak lortu baitu: Pintxo-burger: ogi kurruskari-oinarri baten gaineko mini hanburgesa pantumacarekin, allioliarekin eta perretxiko eta hirugihar-erruloarekin
Horrez gain, 200 euroko bonuaren saria Myriam Sánchezi eman zitzaion, ibilbidean parte hartu zutenentzako sariaren irabazleari, egiaztatu baitzuen osorik egin zuela.
Nabarmentzekoa da egun horietan 1350 pintxo baino gehiago dastatu zirela ibilbidean, eta parte-hartze handia izan zela erakusten du horrek. Hauek dira establezimendu bakoitzeko dastatutako pintxoak:
- Txartel 183
- Viña del Mar 151
- Araeta 74
- Buenetxea 168
- Lasarte 283
- Arkupe 212
- Lavie 192
- Eguzki 118
Iturria: Lasarte-Oriako Udala