partekatu
• RAP TAILLERRAK
BEAT EROAK: Rap tailerrak eta herri arteko lehia gazteentzat Buruntzaldean
Rap tailerrak 11–16 urteko gazteentzat. Herri guztietan egingo den proiektu parte-hartzailea. Saria: bideoklip profesionala
Buruntzaldean martxan jarri da BEAT EROAK, 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako rap tailerren eta herri arteko lehiaketaren proiektua. Otsailetik martxora bitartean, Buruntzaldeko herri guztietan egingo diren tailerren bidez, gazteek raparen bidez sortzeko, adierazteko eta lehiatzeko aukera izango dute.
Proiektuaren aurkezpena gaur egin da prentsaurreko batean, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Agustin Valdivia (Lasarte-Oriako alkatea), Estitxu Alkorta (Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko arduraduna); Izar Agirretxe (Usurbilgo Gaztelekuko koordinatzailea), Gartxot Unibaso (Andoaingo Gazte Lokaleko hezitzailea) eta Telmo Trenor (BEAT EROAK proiektuko rap tailerretako irakaslea).
BEAT EROAK proiektua bi fasetan antolatuta dago. Otsailean, parte-hartzaileek hitzak, errimak eta mezua landuko dituzte; martxoan, berriz, rap kantua sortu eta herri arteko lehiaketan parte hartuko dute. Herri bakoitzak bere abestia sortuko du, eta amaieran, entzuleen bozkaren eta epaimahaiaren sariaren bidez, abesti irabazlea zein den erabakiko da.
Lehiaketako saria bideoklip profesionala grabatzea izango da.
Proiektua ez dago rap egiten dakiten gazteentzat bakarrik pentsatua. Ez da aurretiko esperientziarik behar, parte hartzeko gogoa besterik ez. Helburua da gazteei ahotsa ematea, bakoitzak bere hitzekin eta bere estiloan adierazteko aukera izan dezan.
BEAT EROAK Buruntzaldeko herri guztietan garatuko da, eta izen-ematea zabalik dago jada.
Info guztia, egutegia eta izen-ematea: https://euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak/