Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EUSKARA

Bikoiztu egin da apelliduak abizen bihurtu dituzten herritarren kopurua

Gero eta herritar gehiagok dute bere abizenaren ordaina euskaraz. 2018ko kopurua bikoiztu egin da 2019an Lasarte-Orian.

1. argazkia

Gaztelaniaz idazten ditugun abizen askok badute euskarazko ordaina, eta horren berri emateko, aurten ere, Buruntzaldeko udalek “apelliduak abizendu” kanpaina jarri dute martxan.

García, Arregui, Gil, Gurruchaga, González, eta antzeko ehunka deitura euskarazko grafiaz idatzita nahi dituenak erraz egin dezake orain. Horretarako, Udaletxera eta Bake Epaitegira joan beharko du; eta Donostian jaiotakoek Donostiako Erregistro Zibilera ere joan beharko dute.

Hiru agiri eskuratu behar dira: errolda-agiria, Udaletxean bertan eskatu behar dena,  jaiotagiri ofiziala, jaioterriko Bake Epaitegian eskuratu behar dena, eta NANren fotokopia,  Ezkonduek edo seme-alabak dituztenek familia-liburua ere eraman behar dute. Hori da guztia. Agiri horiek herriko Bake Epaitegira eramatea nahikoa da, eta horrekin han bertan egingo dute abizenaren aldaketa. Oso tramite sinplea da egin beharrekoa.

Badira urte batzuk Buruntzaldeko Udalek, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil, tokian tokiko bake-epaitegiekin lankidetzan ari dira ekimen hau bultzatzeko eta dozenaka herritarrek utzi diote urteotan García, Arregui, Gil, Gurruchaga, gonzález izateari Gartzia, Arregi, Xil, Gurrutxaga eta Gontzalitz izatera pasatzeko.

Nahi izanez gero erraz egin dezake. Norberaren esku dago.

Informazio gehiago behar izanez gero: Euskera-zerbitzua 943 376 184 eta Bake-epaitegia 943 37 629.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala