partekatu
• BORTIZKERIA MATXISTA
Bortizkeria matxistako ekintza gaitzesteko adierazpen instituzionala
Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaileen Batzordean onartutako adierazpen instituzionala.
Lasarte-Oriako Udalak atzo Bizkaiko Abanto-Zierbena herrian bi emakume, ama-alabak, haien senar eta aita denak erail izana gaitzesten du. Instituzio publikook bortizkeria matxistaren gaitzaren kontrako borrokaren buru jartzeko betebehar morala dugu; bereziki, bere aurpegirik lazgarriena erakusten duenean, nola baita erailketa. Gure solidaritatea ere agertu nahi diegu haien familiarteko eta adiskideei.
Eraildako bi emakume horiek Espainian beren bikotekideek edo aitek erailda 2020aren hasieratik indarkeria matxistaren biktima izan diren 15 emakumeei gehitzen zaizkie. Indarkeria horrek, garrantzia kendu nahi diotenak izan arren, indarkeria estruktural bati erantzuten dio, eta instituzio publikoek aurre egin behar diote legearen indarrarekin, heziketarekin, herritarrak kontzientziatzearekin eta biktimei arreta ematearekin.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala