Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ERREGE MAGOAK

Lasarte-Oriako 2023ko Errege Magoen Desfilea

Lasarte-Oriako 2023ko Errege Magoen Desfilea, MEGABA elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatua, herriko kaleetan barrena ibiliko da urtarrilaren 5ean.

1 / 2
1. argazkia

Ostegun honetan, urtarrilak 5, eguerdiko 12:00etan, Errege Magoen morroiak Okendo Plazan egongo dira, haurren azken gutunak jasotzeko. Mahai batzuk prestatuko dira margotzeko eta marrazteko, eta baita han bertan erregeei gutuna idatzi ahal izateko ere.

Goiz horretan bertan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Atsobakar zahar-etxera joango dira, hango egoiliarren artean opariak banatzera.

Arratsaldeko 15:30etik 17:00etara bitartean, Errege Magoek harrera egingo diete hala nahi duten haurrei Brigitarren Komentuko kaperan. Ilara 16:50ean itxiko da, eta, beraz, antolatzaileek azken orduan ez joateko eskatzen dute, erregeak ibilbidearen hasierara garaiz irits daitezen.

Desfilearen ordutegia

Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da, 17:30ean Zirkuitu Ibilbidetik abiatuta (frontoitik) Kale Nagusiaren eta Ola Kalearen arteko biribilguneraino, eta handik, zuzilariekin batera, Brigitarren Komentuko lorategian ipini den jaiotzara joango dira Errege Magoak.

Zuzien aldaketa egin ondoren, berriro ekingo zaio desfileari Kale Nagusian barrena, Tajamarreko biribilguneraino, eta handik Hipodromo Etorbidean zehar jarraituko du.

Antonio Mercero plazan, antzezpen txiki bat egingo dute segizioko figurante garrantzizkoenek, eta bukaera su-festarekin izango da, Askatasunaren parketik jaurtiko diren su artifizialen andana txiki baten bidez.

Amaitzeko, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak udaletxeko balkoira igoko dira, hara bildutako jendeari agur egiteko, eta gutun batzuk irakurriko dituzte eta goxokiak jaurtiko dituzte.