Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OPORRAK BAKEAN

Saharako haurrak udan hartzeko kanpaina

Lasarte-Oriako Udalak Saharako haurrak hartzen dituzten 8 familia solidario bilatzen ditu uztailean eta abuztuan, "Oporrak Bakean" programaren barruan.

1. argazkia

Oporrak Bakean proiektuaren funtsa da udako hilabeteetan 8tik 12ra urteko haur saharauiak etxeetan hartzea.

Programaren helburuak hauek dira:

  • Kanpamentuetako haur-populazioari udako hilabeteetan han bizi duten egoera gogorretik irteteko ahalbidea ematea.
  • Osasun-azterketa orokorrak egitea.
  • Errekuperazio fisikoa elikadura osoarekin.

Arazorik ez badago, haurrek beren harrera-familiarekin errepikatzen dute, betiere programa parte hartzeko gehienezko adina gainditzen ez badute.

Gainera, haur hauetako bat hartzeko interesa baldin baduzu, Lasarte-Oriako Zerbitzu Sozialak departamentuarekin jar zaitezke harremanetan.

Hona hemen harremanetarako datuak:

Zerbitzu Sozialetako, Berdintasuneko, Kooperazioko eta Osasuneko Departamentua:

  • 650.488.108
  • gizartez@lasarte-oria.org

Maiz ikusten dira udan haur saharauiak Lasarte-Oriako kaleetan. Ez da ohikoa gure artean ikustea, baina askok ez dakite zein den haien errealitatea.

Enbaxadore txiki horiek errefuxiatu saharauien kanpamenduetan bizi dira, Aljeriaren hego-mendebaldeko Tindouffen kokatuak; zehazki, aljeriar hammada esaten zaion lurralde latz batean: hondarrezko eta harrizko erreten bat, non eguneroko bizimodua bizirautearen proba bat den.

Saharauiek beren sorterria, Mendebaldeko Sahara, 1975ean abandonatu behar izan zuten, Marokoko eta Mauritaniako armaden inbasioaren ondoren, eta, gaur egun, ehunka herrialdek estatu gisa aitortu badute ere, eta azkenean betetzen ez diren dozenaka akordio gorabehera, Marokoren aldetik ilegalki okupatua jarraitzen du, “lurralde liberatuak” izan ezik, horiek SAEDen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) eta Fronte Polisarioaren (Mendebaldeko Sahararen Liberazio Nazionalerako Mugimendua) mende baitaude.

Orduz geroztik, saharauiak, ACNURen (errefuxiatuentzako nazio batuen goi-komisariotza) laguntzarekin, Aljeriako basamortuan kokatu ziren, beren haimekin (kanpadendak), eta haiei adobezko eraikuntza adosatu txikiak erantsiz joan ziren, 4 wilaya edo probintzia handitan: Aaiun, Smara, Auserd eta Dajla eta "Otsailaren 27a”. Gaur egun, “Autodeterminazioaren Erreferenduma” noiz egingo zain jarraitzen dute, 40 urte baino gehiagoan haren esperoan egon eta gero.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala