Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

Garbiketa kanpaina jaietan

David Mateos zerbitzu publikoetako zinegotziak, Agustin Valdivia alkatearekin batera, aurten herriko jaiak direla eta egingo den garbiketa kanpaina aurkeztu zuen.

1 / 2
1. argazkia

FCCren eskutik datorren kanpaina honen bidez, herritarrak kontzientziatu nahi dira jaietan goza daitekeela bai garbitasuna bai elkar errespetatuz. Izan ere, urtean zehar hondakinak paperontzietan eta edukiontzietan uzten baditugu, jaietan ere egin daiteke.

Ez da ahaztu behar botilen hondakinak, beira apurtuak, arriskutsuak izan daitezkeela eta zauriak eragin ditzaketela.

Bestalde, azpimarratu nahi da udalerriak dagoeneko komun publikoak badituela, eta jaietan hainbat pixatoki jarriko direla jarduera gehien biltzen diren guneetan banatuta (Okendo, REMen gunea eta Andatza plaza). Beraz, gogorarazten da kalea ez dela pixa egiteko lekua. Gune horietan ere plastikozko eta beirazko edukiontziak jarriko dira.

Kanpainan zehar, informazio-standera hurbiltzen diren guztiek edalontzi berrerabilgarri bat eraman ahal izango dute. Helburua hondakin gutxiago sortzea eta bide publikoa garbiago mantentzen laguntzea da.

Standa karpa ibiltaria da, 11 egunez mantenduko dena, ekainaren 27ra arte, jaiak hasi bitartean. Askatasun plazan egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era.

“Kanpaina laburrak baina biziak dira”, zioen Mateosek, “eta helburua da kontzientziazioa herritarrei helaraztea.”

Era berean, aurreko urteetan bezala, jaiegunetan garbitasuna indartuko da. Kale Nagusia itxita egongo da gauetan, eta garbiketa zerbitzuak goizeko 6etan hasi ondoren, kalea irekiko da ibilgailuak igarotzeko.

Udalak kontzientziazioa eta guztion arteko errespetua eskatzen du kaleko garbitasunari eta pixari dagokionez. Hori dela eta, kanpainaren edalontzi berrerabilgarriak mezu hau darama: "Jaiak errespetuz gozatu".