Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HONDAKINAK

Hondakinen birziklapena sustatzeko kanpaina

Lau astez, udalerri osoan barrena ibiliko den karpa batek birziklatzeari buruzko informazioa emango du, "Mugitu fitxa: guztion kontua da!” lemapean. Kanpaina honen bidez, herritarrak kontzientziatu nahi dira zaborrak birziklatzeko orduan duten garrantziaz.

1 / 2
1. argazkia

Agustín Valdivia alkateak eta David Mateos zerbitzu publikoetako zinegotziak esplikatu dute zaborrak birziklatzeari buruz kontzientziatzeko kanpaina. Kanpaina kale-garbiketaz arduratzen den FCC enpresarekin egindako kontratuaren emaitza da.

Herritarrek gaikako bilketan duten betekizuna nabarmendu zuen alkateak. Mugitu fitxa: guztion kontua da! lemapean, kontzientziazio-kanpainak zaborra jatorrian bereiztearen garrantzia baloratu nahi du, ingurumena babesteko, birzikla daitekeen materia guztia birziklatzeko eta erraustegira joango den zabor-bolumena murrizteko.

Valdiviak udalerri osoan barrena ibiliko den karpa bisitatzera animatu zituen herritarrak, birziklatzeari buruzko informazioa jasotzeko eta kanpainan aktiboki parte hartzeko.

Zerbitzu Publikoetako zinegotziak azaldu zuenez, birziklatu beharreko materialaren portzentajea eta purutasuna areagotzea da asmoa. Horrela, hainbat helburu lortuko ditugu: ekosistemaren etengabeko kaltea arintzea, zabor-bilketaren fakturaren kostua murriztea eta ekonomia zirkularra indartzea, birziklatutako materialaren purutasuna optimizatuz.

Zinegotziak azaldu zuen garrantzizkoa dela gure zaborra osatzen duten materia-frakzioak ondo bereiztea birziklatzea hobetzeko, zeren eta, jatorrian ondo bereizten baditugu, birziklatu beharreko materialak kalitate hobea izango baitu. Horrela, gaur zaborra dena bihar ekonomia zirkularrean sartuko den materia izango da.

Mateosek kanpaina horren garrantzia adierazi zuen, jakitera emateko zein diren birziklatu beharreko materiak, gauza bakoitza zein kontainerretan bota behar den, nolakoa den ondoren birziklatzeko prozesua eta non bukatzen duten birziklatzearen ondoriozko produktuek. Birziklapen ona lortzeko, funtsezkoa da herritarrek materien bereizketan duten betekizuna.

Horretarako, karpa ibiltari bat udalerriko hainbat tokitan barrena ibiliko da, astelehenetik ostiralera, 4 astez, gerturatzen diren guztiei kanpainaren helburuen berri emanez eta oro4 astez, gerturatzen diren guztiei kanpainaren helburuen berri emanez eta oroigarri moduan detaile bat eskainiz.

Karpa 9:00etatik 13:00etara bitartean instalatuko da, leku eta egun hauetan:

  • Okendon: urriaren 19an, 20an, 26an eta 27an eta azaroaren 12an eta 13an.
  • Adarra plazan (kale-merkatuarekin batera): urriaren 21ean eta 28an eta azaroaren 11n.
  • Jaizkibel plazan: urriaren 22an eta 23an.
  • Basaundi bailaran: urriaren 29an eta 30ean.
  • Oztaran plazan: azaroaren 2an.
  • Isla plazan: azaroaren 3an eta 4an.
  • Brigitarren plazan: azaroaren 5ean eta 6an.
  • Buenos Aires plazan: azaroaren 9an eta 10ean.igarri moduan detaile bat eskainiz.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala