partekatu
• DOLU OFIZIALA
10 eguneko dolu ofiziala dekretatu da COVID-19 gaitzak hildako pertsonengatik
Lasarte-Oriako Alkatetzak bat egin du COVID-19 gaitzaren ondorioz hildako pertsonen oroitzapenetan dekretatutako dolu ofizialarekin. Hori dela eta, udaletxeko banderak haga erdian jartzea agindu du, eta herritarrei dei egin die minutu bateko isilunea egiteko 12:00etan.
Ministroen Kontseiluak gaur onetsi du COVID-19 pandemiaren ondorioz hildakoen omenez dolu ofiziala deklaratzen duen errege-dekretua.
Dolu-aldia maiatzaren 27ko 00:00etatik ekainaren 6ko 00:00etara bitartean izango da, eta epe horretan, errege-dekretuak ezartzen duen bezala, banderek haga erdian jarrita egon beharko dute eraikin publiko guztien kanpoaldean.
Gainera, gaur, asteazkenarekin, goizeko 12etan minutu bateko isilunea egingo da hildakoen oroitzapenetan. Isilunea orokorra izango da, herrialde osora zabaldua, eta Espainiako organo eta instituzio publiko eta pribatu guztiak daude deituak bat egitera, lurralde nazionalean bezala atzerrian ere, eta oso bereziki herritar guztiak, dauden tokian daudela, errespetu handiko ekintza moduan, hildakoen oroimenezko isiltasunezko minutu horretan herrialde osoan jarduera geldituz.
Lasarte-Oriako Alkatetzatik ekimen horrekin bat egitera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, minutu bateko isilunearekin bat egin dezaten lantokietako ateetan edo dauden lekuan.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala