partekatu
• GABONETAKO OSPAKIZUNAK
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak
Lasarte-Oriako Udalak era guztietako publikoarentzako programazio mardula prestatu du Eguberrietako jaiegun hauetarako.
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak:
- Hilaren 18an, 19:00etan, Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.
- Hilaren 20an, 20:00etan, Brigitarren komentuan, Alboka abesbatzak Nayade koralarekin batera Eguberrietako abestiak kantatuko dituzte.
- Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik.
- Hilaren 22tik 31ra Eguberrietako Haurren Parkea izango da, lau gunetan: Michelingo frontoia, Bitarteko pista, Oriako frontoia eta Zabaletako frontoia.
- Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan:
- 12:30ean Txokolatada
- 16:45ean harrera Olentzerori eta Mari Domingiri
- 18:00etan ekitaldia Olentzerorekin, Mari Domingirekin, Xixukorekin eta Porrotxekin. Gutunak jasotzea
- 18:15etan Dantza-piezak
- Hilaren 26an, 17:00etan, haurrentzako antzerkia Kulturetxean, 10 urte, Tomaxen abenturak antzezlanarekin. Sarrerak 3,80 euroan.
- Hilaren 28an, 20:00etan, Gospeleko kontzertua eskainiko du Ariane Nsilulu & Shîne Gospel taldeak Kulturetxean.
- Programazioa urtarrilaren 5ean itxiko da Erregeen Kabalgatarekin:
- 16:30etik 17:45era Errege Magoei harrera egingo zaie Brigitarren Komentuan.
- 18:30ean Erregeen Kabalgata abiatuko da Oriatik, eta Okendo plazan amaituko du.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala