partekatu
• ADINEKOEN EGUNA
Ekitaldi ugari Adinekoak Omentzeko Astean
Urriaren 1ean Adinekoen Eguna dela eta, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Jubilatuen Elkartearekin batera, urriaren 1etik 8ra bitartean.
Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez eta Sonia Zubizarretak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eta buruak, hurrenez hurren, Jubilatuen Etxeko zuzendaritza-batzordeko ordezkariekin batera, antolatutako ekitaldiak aurkeztu zituzten.
Alkateak adierazi zuen aurten, kiroldegi berriko obrak direla eta, erretiratuen ohiko bazkaria Michelingo kiroldegiko tenis pistetan egingo dela. Eta Urrezko Ezteietako bazkarian 13 bikote omenduko dira.
Zubizarretak esan zuenez, programan agertzen ez den arren, Jokin Goenak akordeoia joko du hilaren 2an Atsobakar egoitzan, egoiliarrak eta senideak girotzeko, batzuk ezin izango baitira antolatutako jardueretara atera.
Adinekoak Omentzeko Asteko ekitaldiak.
Hauek dira antolatutako ekitaldiak:
Urriaren 1ean, Adinekoen Eguna
- 12:00: Bandera igotzea elkartean.
- 16:00: Tute eta mus partidak
Urriaren 2an
- 16:00: Toka-Igela-Bote jolasak.
- 19:00: Los Gavilanes Mariatxiak.
Urriaren 3an
- Bingo Txapelketa:
16:00-17:00
17:00-18:00
18:00-19:00
- 20:00 Sari banaketa
Urriaren 4an
- 11:00: Ondo Ibili. Okendo plazatik.
- 12:00: Ondo Ibili. Luncha Mercero Gunean.
- 17:00: Bideo-foruma Jubilatuen Etxean.
Urriaren 5ean
- 9:30: Ibilaldi Neurtua. Izen-ematea irailaren 12tik 26ra, Jubilatuen Etxean).
Urriaren 6an
- 12:00: Meza San Pedro parrokian
- 14:00 Bazkaria eta dantzaldia “Trio Galea” Mitxelingo kiroldegi munizipalean. (Izen-ematea irailaren 16tik 20ra Jubilatuen Etxean)
Urriaren 7an
- 10:00 Gimnasia Erakustaldia kiroldegian
- 17:30 Musika emanaldia Jubilatuen Etxean
Urriaren 8an, Urrezko Ezteiak
- 10:40 Kalejira Jubilatuen Etxetik mezara
- 11:00 Meza Brigitarren komentuan
- 12:00 Opari-banaketa Jubilatuen Etxean
- 14:30 Bazkaria “Herriko Etxea” Jatetxean
- 16:00 Dantzaldia (Niko DJ) Jubilatuen Etxean