Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UDALTZAINGOA

Udaltzaingoaren automobil bati egindako erasoa gaitzetsi du Udalak

Lasarte-Oriako alkateak Udaltzaingoaren ibilgailuetako batek jasan duen erasoa gaitzetsi du. Udal-zerbitzu guztiak hain beharrezkoak diren une honetan, bereziki larria da poliziaren automobil bati erasotzea, hain ekipamendu beharrezkoa izanda.

1. argazkia

Gaur goizean, Udaltzaingoaren automobiletako bat bi gurpil zulatuta agertu da. Bizi dugun egoera honetan udalaren automobil bati erasotzea bereziki larria da, aldi baterako mugitu ezinik geratu baita.

Valdiviak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio Udaltzaingoari eraso horrengatik, garrantzi handikoa iruditzen baitzaio; izan ere, bizitzen ari garen pandemiaren aurrean, beharrezkoa da ahal diren langile eta ekipamendu guztiak aktiboan edukitzea, gerta daitezkeen larrialdiei erantzuteko.

Alkateak esan du ez dela onargarria ondasun publikoei erasotzea, hori egin duenaren motibazioa edozein dela ere. Bide batez, bere esker ona adierazi du, alarma-egoera deklaratu zenetik Udaltzaingoa egiten ari den lanagatik.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala