Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK BERTAN BEHERA

Lasarte-Oriako Udalak bertan behera utzi ditu San Pedro jaiak

COVID-19aren pandemiaren ondorioz San Pedro jaiak normaltasunez ospatzeko modurik ez dagoenez gero, San Pedro jaiak bertan behera uzteko erabaki mingarria hartu du Udalak, nahiz eta espero duen, baldintzak betetzen direnean, jarduera tradizionaletatik batzuk ospatu ahal izatea.

1. argazkia

Erabakia aho batez hartu zuten Festen Batzordearen azken bileran, entitate sozialei eta talde politikoei kontsulta egin ondoren. Data horietarako "normaltasun berrira" iristeko bermerik ez dagoenez gero, eta iritsita ere festa-ekitaldiei zer-nolako baldintzak ezarriko dizkien ez dakigunez gero, erabaki horri talde guztiek iritzi diote arrazoizkoena.

Martxoaren hasieran, Udalak jaiak prestatzeko lanei ekin zien, eta San Pedro jaietarako dirulaguntzen deialdia martxan jartzera ere iritsi zen.

Baina martxoaren 14ko alarma-egoerak goitik behera aldatu zuen panorama, eta, beraz, Udaleko Festen Arloa herriko entitate gehienekin kontaktuan jarriz joan zen, egoera baloratzeko. Lasarte-Oriakoak bezalako jai hauetan osagai soziala hain garrantzitsua delarik, lehenik eta behin jaien programan ekarpen garrantzitsua egiten dutenekin kontatu behar zen.

Lan horretatik ateratzen ari zen ondorioa zen ezinezkoa zela Sanpedroak egin ahalko zirenik bermatzea, eta komeni zela zenbait jarduera geroagoko beste data batzuetara aldatzeko aukera aztertzea, batzuek interes hori erakutsi baitzuten.

Datak hurbildu ahala, eta erabaki irmoa hartu beharra zegoela ikusita, gobernu-taldeak, San Pedroko jaiak behar bezala egiteko baldintzak betetzen ez zirela ikusita, horiek bertan behera uztea proposatu zion Festen Batzordeari. Bertan behera uzteko proposamen hori talde guztiek babestu zuten.

Hala ere, gobernu-taldeak partida bat erreserbatu nahi du udalaren 2020ko aurrekontuetan, baldintzak aldekoak direnean festa-jardueraren bat egiteko. Neurri horren helburua gure espazio publikoak jarduerekin biziberritzea da, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala