Hiru hitzarmenen helburua ikastetxeetako ikasleen euskarazko trebetasunak eta ohiturak indartzea da, bereziki jarrerak hobetzeko eta erabilera aukerak gehitzeko. Guztira, hiru elkarteen artean, 69.685 € jasoko dituzte Udaletik, iaz baino %6,5 gehiago.
Udalaren izenean, Udalaren izenean, Agustín Valdivia alkateak eta Euskarako Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik hartu dute parte sinaketan eta Ainhoa Illarramendik, Noemi Gutierrezek eta Ana Aguirrek Oriartekide, Burunzpe eta Landaberri guraso-elkarteetako lehendakariak, Oriarte, Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastetxeen izenean hurrenez hurren.
Hiru hitzarmenen helburua ikastetxeetako ikasleen euskarazko trebetasunak eta ohiturak indartzea da, bereziki jarrerak hobetzeko eta erabilera aukerak gehitzeko. Guztira, hiru elkarteen artean, 69.684,60 € jasoko dituzte Udaletik, iaz baino %6,5 gehiago.
Burunzpe Guraso-elkartea
Burunzpe guraso-elkartearen kasuan, zortzi programa hauek daude jasota hitzarmenean: Hezitzaileek asko egin dezakete, Gurasoentzako euskarazko eskolak, Euskarazko aldizkarien irakurketa, Esazu aldizkaria, Gu ere bertsotan, Sasoetako bertso-eskola eta Jolasgaraiak dinamizatzeko proiektua. Horiek garatzeko, guztira 12.500,00 €-ko laguntza eman dio Udalak Burunzperi.
Landaberri Guraso-elkartea
Landaberri guraso-elkartearen kasuan, berriz, bederatzi proprama hauek hitzartu dira: Irria aldizkaria, Irrintzi aldizkaria, Pertsonaia ezagunen bisitak, Hezitzaileek asko egin dezakete, Gu ere bertsotan, Gurasoentzako euskara-eskolak, Landaberriko bertso-eskola, Euskararen Eguna eta Euskaraz tinko patioan. Guztira 27.439,10 € jaso ditu guraso-elkarteak.
Oriartekide Guraso-elkartea
Oriartekideri dagokionez, Elemeleka izena duen programa ikastetxeko 6 ikasmailetako talde guztietan aplikatzea da hitzarmenaren muina. Programaren helburu nagusia gazteen hizkuntza-sozializazioa ahalik eta gehien euskaraz izan dadin laguntzea da eta 2018an esperimentatutako “Nerabeak Euskaraldian” ikerketa-ekintzan du bere oinarria. Guztiak batasun bat hartzen badu ere, ikasmaila bakoitzerako azpiprograma banatan dago aletua eta horretaz gain, Gazte eragileen hiru batzorde, gazteen arteko kidetzeak sustatzeko programa, Pertsonaia ezagunen bisitak, Oriarteko bertso-eskola, Euskarazko aldizkarien irakurketa sustatzeko programa eta Noka ikastaro bat daude hitzarmenean bilduta. Guztira 29.745,50 €ko diru-laguntza eman dizkio Udalak guraso-elkarteari programa horiek garatzeko.
Diru-kopuruaz gain, ordea, hitzarmenaren filosofiak adierazten duena azpimarratu zuen Jon Antxordoki Euskara Batzordeko lehendakariak, izan ere, Udalak eta hiru guraso-elkarteek elkarrekin landu dituzte gure herriko haur eta gazteen euskalduntasuna indartzeko lan-lerro nagusiak eta programa zehatzak. Ez da soilik programa batzuk egiteagatik diru-laguntza emate soil bat. Filosofia horrekin ari dira elkarlanean herriko euskalgintzako erakunde guztiak eta urrats honek berretsi besterik ez dute egiten harreman-modu hori.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala