Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

PSE-EEk Herriko Etxeko V. Patata Tortilla Lehiaketa antolatu du

Uztailak 2, larunbata, 11:30etan Herriko Etxeko V. Patata Tortilla Lehiaketa hasiko da. 11:30etatik aurrera, parte hartu nahi dutenek tortilla egina ekarri dezakete. 12:00etan hasiko da dastaketa, epaimahaiaren eskutik.

1 / 2
1. argazkia

Froilán Elespe Sozialisten Elkarteak bere ohiko lehiaketa berreskuratuko du. Herritarrak parte hartzera animatzen ditugu, patata tortillarik onena ekarriz. Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, bertaratutakoek aurkeztutako tortillak dastatu ahal izango dituzte.


OINARRIEN LABURPENA:

  1. Nahi duen orok parte hartu ahal izango du.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak tortilla bakarra aurkeztu ahal izango du, gutxienez lau anoa dituena.
  3. Tortilla prest ekarri beharko da uztailaren 2an 11:30etik 12:00etara Herriko Etxera, Kalbario 7an.
  4. Tortilla guztiek arrautza eta patata izan beharko dituzte oinarrizko osagai. Parte-hartzaile bakoitzak egoki deritzon edozein osagai gehitu ahal izango du, bere platerari originaltasun eta zapore ukitu bat emateko.
  5. Epaimahaiaren dastaketa amaitzean, tortillak dastatu ahal izango dira ekitaldira bertaratutako ikusleen artean.
  6. Guztira 2 sari egongo dira:
    • Lehen saria: Herriko Etxearen eguneko 4 menu
    • Bigarren saria: Herriko Etxearen eguneko 2 menu.
  7. Sariak egun berean banatuko dira, 14:00etan, eta dastatzean, irabazlearekin harremanetan jarri ezin izanez gero, bigarren sailkatuari emango litzaioke saria, eta horrela, hurrenez hurren, herriko etxean bertan. Saria uztailean zehar gozatu ahal izango da.