partekatu
• SAN SEBASTIAN CIRCUIT SPIRIT
Irailaren 23an, larunbatean, “San Sebastian Circuit Spirit” Rallyaren seigarren edizioa egingo da
Lasarte-Oriak horrela oroitzen du joan den mendearen hasierako automobil-zirkuitu historikoa. Garai bateko ibilgailuez gozatzeko aukera paregabea gure kaleetan zehar.
San Sebastian Circuit Spirit rallyak 2017an hasi zuen ibilbidea. Ekitaldi horren espiritua gure hiriaren eta probintziaren historiaren zati bat jasotzea besterik ez da, eta 1923 eta 1935 urteen artean Donostiako automobil-zirkuituan izandako lasterketak gogora ekartzea.
1923an Gipuzkoako errepideak zeharkatu zituzten automobilen karabana hark egin zuen bezala, San Sebastián Circuit Spirit rallya, izaera turistiko nabarmeneko rallya da, gertakari haren irudira sortutakoa.
Irailaren 23an, larunbatean, San Sebastián Circuit Spirit Rallyaren seigarren edizioa egingo da. Ohiko formatua jarraituko du, abiapuntua eta helmuga Gipuzkoako hiriburuan duen ibilbidearekin. Edizio honetan bi kategoriatako 148 ibilgailuk hartuko dute parte: Rally Classic, 50 urtetik gorako ibilgailuekin, eta GT Vida, gaur egungo kirol-ibilgailuekin.
Gipuzkoa plazatik abiatuta, hirigunea zeharkatu ondoren, Igeldotik barrena Oriora, Zarautza, Getariara eta Zumaiara joango dira. Hortik, mendiko errepideetan barrena, Zestoa, Azpeitia eta Urrestilla aldera egingo dute, non atsedenaldi labur bat egingo duten. Berriro ere martxan jarrita, karabanak Tolosara izango du helmuga, 1. etaparen amaiera.
Gorputzak «erregaiz» bete ondoren, errepidera itzuli eta Lasarte-Oriara joko du karabanak, zirkuitu zaharraren muina izan zen herrira, han jartzen baitzituzten lasterketen abiapuntua eta helmuga.
San Sebastian Circuit Spirit rallyaren seigarren edizioak honako ibilbide hau egingo du Lasarte-Orian zehar. Rallya Andoaindik etorriko da, herrira Oriatik sartuko da, eta hipodromora joko du Bugati ingurutik eta hipodromoaren atzealdetik.
Hipodromoan, neutralizatzeko eta berrelkartzeko geldialdi bat egingo du rallyak, 40 minutukoa. Ibilgailuak hipodromo barrura sartuko dira, han erakusgai jartzeko. Aurten, hipodromoak arreta berezia izango du, antolakuntzak sarituko dituen instituzioetako bat izango baita.
Hipodromora iristeko ordu teorikoa 17:00etan da, eta, ezarritako ordutegiari jarraituz, abiera 17:30ean izango litzateke.
Hipodromotik abiatuta, automobil-karabanak ibilbide hau egingo du:
Hipodromo Etorbidea, Kale Nagusia, Zirkuitu Ibilbidea / Oria Etorbidea eta, hortik, lehengo zirkuituari buelta bat ematera abiatuko gara, hau da, Andoain, Urnieta, Hernani, Errekalde eta, Donostiako adarretik Lasarte-Orian berriro sartuta, Kale Nagusia, Zirkuitu Ibilbidea / Oria Etorbidea eta, handik, A-1 autobia hartuko dugu Donostiarako norabidean, non amaituko den proba.
Zirkuitu Ibilbidetik / Oria Etorbidetik lehenengo aldiz igarotakoan, erregulartasun-proba bat egingo da, italiar izenekoa, gasolindegia pasa ondoren dagoen autobus-geltokitik hasi eta Zirkuitu Ibilbideare / Oria Etorbidearen amaieran dagoen geltokiraino. Proba honek erregulartasun-tarte horretarako ezarritako abiadura ohiko zirkulaziorako adierazitakoa baino txikiagoa izango da.
Lasarte-Oriako Udalak 1.500 eurorekin babesten du ekitaldia.