Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KIROLA

Elkarlanerako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako gimnasioekin

Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmen berri bat sinatu zuen urte baterako Yogalasarte, Aerobic Saito, Koroibos CrossFit eta Miracampos zaldi-zentroarekin.

1. argazkia

Sinatzeko ekitaldian, zeinetan izan baitziren Txus Alonso kiroletako zinegotzia eta udalerriko gimnasioen ordezkariak, nabarmendu zen hitzarmen honen helburua dela jarduera fisikoaren praktika sustatzea eta herritarren artean sedentarismoari aurre egitea.

Gimnasioek honela kolaboratuko dute:

Aerobic Saito S.L.: Saito gimnasioko klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 25eko deskontua aplikatuta. Eskainitako zerbitzuak hauek dira: Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 17:00etara, jarduera hauen saioak (zentroan libre dauden orduen arabera): spinninga eta spinning birtuala, aerobika, stepa, zumba, jumping fitnessa, Kangooa, muskulazio-sala eta entrenamenduak (monitorearen aholkularitzarekin).

Buruntza Aldea, S.L. (Miracampos zaldi-zentroa): Zaldiketaren hastapenen klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 15eko deskontua aplikatuta hastapeneko 10 klaseren bonuan.

Koroibos CrossFit: CrossFiteko klaseak eskainiko dizkie Lasarte-Oriako Udalaren kirol-instalazioetan abonatutako pertsonei, hiruhilekoa 140 euroko tarifa murriztuarekin. Eskainitako ordutegiak hauek dira: astearte eta ostegunetan, 10:00tan eta 19:30etan; astelehen eta asteazkenetan, 13:15etan.

Yogalasarte: Yogako klaseak eskainiko dizkiete Lasarte-Oriako kirol-instalazio munizipaletan abonatutako pertsonei, zentroko tarifaren gainean % 20ko deskontua aplikatuta ohiko ordutegian.

Udala, kirolen udal-zerbitzuaren bitartez, konprometitzen da, besteak beste, zentro horiei udalaren kirol-instalazioak puntualki eta dohainik erabiltzen uztera ekitaldiak antola ditzaten (sarrera libreko lehiaketak, erakustaldiak...), betiere ekitaldi horien xedea bada hitzarmen honetan parte hartzen duten gimnasioek eskaintzen dituzten jarduerak eta zerbitzuak ezagutzera ematea. Era berean, gimnasioek udalaren laguntza izango dute kirol- ekitaldiak antolatzeko: udaltzaingoaren laguntza, oholtza instalatzea, hesiak erabiltzeko uztea, argindar-hartuneak erabiltzea, zabor-kontainerrak erabiltzea, mahaiak erabiltzeko uztea...

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala