Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EMAKUMEEN ZENTROA

Emakumeen Zentroko 2024ko ikastaro berriak eta Ahalduntzeko Eskola aurkeztu dituzte

Ireki da Emakumeen Zentroak antolatzen dituen ikastaroetan eta ahalduntzeko eskolan izena emateko epea. Irailaren 4tik 12ra izango da izena emateko epea.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernández zinegotziak, Sonia Zubizarreta Zerbitzu Sozialetako buruak eta Joana eta Amaiur emakumeen zentroko teknikariek aurkeztu zituzten ikastaro horiek.

Ahalduntzeko eskolaren ardatz nagusia emakumeen ahalduntzea ikuspegi feministatik sustatzea da, eta, horretarako, hainbat ikastaro daude, udalerriko emakumeen dibertsitatera iristea helburu dutenak, eskaintza zabala eta askotarikoa izanik.

Ikastaroak, erabiltzaileen eskarien arabera, batzuk errepikatu egiten dira eta beste batzuk berriak dira. Izan ere, Gen-eroa ikastaroa eta autodefentsa feministakoa erabiltzaileek eskatu zituzten.

Bi saio puntual ere egingo dira:

  • Ikasketak eta formakuntzako ibilbideak homologatzeko prozesua: abenduaren 4an, gaztelaniaz, 16:30-19:00
  • Nire formakuntzako eta laneko esperientzia hemen: abenduaren 11n, gaztelaniaz, 16:30-19:00

Ohiko ikastaroetan eta ahalduntzeko eskolan bi motatako ikastaroak daude: doakoak eta ordainpekoak. Horietan izena eman dezakete Lasarte-Orian erroldatuta daudenek nahiz ez daudenek, baina lehentasuna dute gure udalerrian erroldatutakoek.

Zubizarretak gogorarazi nahi izan zuen jarduera horien helburu nagusia beti berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea lantzea dela, eta Zerbitzu Sozialen departamentuak ildo estrategikoetan berdintasunaren alde lan egiteko duen planaren barruan kokatuak daudela.

Gogoratu nahi izan zuen, halaber, emakumeen zentroa topaketetarako gune bat dela, sare berriak sortzeko gunea, Lasarte-Oriako nahiz inguruko beste udalerri batzuetako emakumeei laguntzeko gunea, eta azken urteotan emakume-profil berriak hurbilduz joan direla, adinez gazteagoak.

Ikastaroak irailaren 23an hasiko dira eta urtarrilaren 31ra arte iraungo dute.

Inskripzioa bi modutara egin daiteke:

- Presentzialki: Emakumeen Zentroan

  • Irailaren 4tik 6ra, 9:30-13:00
  • Irailaren 9tik 12ra, 9:30-13:00 / 15:00-19:00.

- On-line: udalaren www.lasarte-oria.eus webgunean (Udal-tramiteak / Zerbitzu Sozialak / Emakumeen Zentroa).

Plazak baino pertsona gehiago inskribatzen diren ikastaroen kasuan zozketa publikoa egingo da irailaren 13an, 12:00etan, zentroan bertan.

Lasarte-Orian erroldatutako pertsonentzat, ikastaroak eta horien prezioak honako hauek dira:

OHIKO IKASTAROAK

  • Gorputza entzuten eta sentitzen ikasiz (dohainik)
  • Jantzi-konponketak eta patroiak (dohainik)
  • Bitxien tailerra (dohainik)
  • Eskulanak (51 €)
  • Kantua (dohainik)
  • Tai-xia (21,98 €)
  • Batuka (dohainik)
  • Hipopresiboak (44,55 €)
  • Gorputzaren autozainketa (dohainik)
  • Yoga (38,25 €)

 

EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZEKO ESKOLA

  • Antzerkia (51,00 €)
  • Biodantza. Dantza (ezazu) indarra (38,25 €)
  • Emakumea, autoestimua eta norbera maitatzea (dohainik)
  • Mugitu, espresatu, ahaldundu! (dohainik)
  • Mindfulness ahalduntzeko (dohakoa)
  • Gure bizitzei buruz elkarrekin ikasten (dohainik)
  • Gen-eroa (dohainik)
  • Emakumeon sormenezko akelarrea (dohainik)
  • Ondo zahartzea: eutsi zeure ametsei! (dohainik)
  • Autodefentsa feminista (dohainik)

Liburuxka deskargatu

Liburuxka [pdf]

Informazio gehiagorako