Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Erakusleihoen lehiaketaren irabazleei sariak banatu zitzaizkien

Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak erakusleihoen lehiaketaren irabazleei sariak banatu zizkien.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Aterpeako Mabel Pedreira, Miguel Angel Prieto eta Arantza Aldairekin eta Rural Kutxako Miguel Truebarekin batera, abenduaren 11tik 17ra egindako Erakusleihoen Lehiaketaren irabazleei sariak banatu zizkien.

Miguel Angel Prietok, hasteko, eskerrak eman zizkien Lasarte-Oriako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari, haiengandik jasotako laguntzagatik, eta bestetik, Rural Kutxari, epaimahaiari nahiz parte hartu duten dendei (14 guztira).

Arantza Aldaik, bere aldetik, gogorarazi zuen lehiaketaren helburua herritarrek erakusleihoak ikusi eta bertako merkataritza deskubritzea dela. Aurtengo parte-hartzea iazkoa baino askoz handiagoa izan dela nabarmendu zuen, botoak ia hiru halako izan baitira.

Herritarrek emandako Gabonetako mezu onenaren Aterpea saria, herri-epaimahaiaren saria alegia, Ventanas Alcarrentzat izan zen, bigarren Mabel Moda geratu zen eta hirugarren Ormazabal Loradenda.

Rural Kutxa Saria, epaimahai profesionalaren saria alegia, oraingo honetan Amaia Gonzalez Caballerok (Amaia Gonzalez Caballero dantza-eskolakoa), Biyak Bat jubilatuen etxeak, Erketz Dantza Taldeak eta Caja Rural Kutxak osatu dute. Guztiek eman zuten beren balorazioa, eta Ventanas Alcar izan zen irabazlea. Bigarren postuan, Ormazabal Loradenda eta Lotería Izaguerri+C geratu dira, eta hirugarren Mabel Moda.

Jon Cortazarrek eta Arantxa Ruizek irabazi zuten 300 euroko erosketa-bonoen bi sariren zozketa.

Alkateak, Agustin Valdiviak, jai zoriontsuak opatzeko aprobetxatu zuen aukera eta eskerrak eman zizkien dendei, erakusleihoen dekorazioarekin kaleari bizitasuna emanez, herritarrek bertako merkataritza ezagutzen baitute, eta horixe da hain zuzen kanpainaren helburuetako bat.