Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   EGUBERRIKO ETA URTEBERRIKO JAIAK

Erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zitzaizkien

Aterpea merkatari eta ostalarien elkarteak erakusleihoen lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkien.

1. argazkia

Lourdes Acevedo 1. alkateordeak, Miguel Angel Prieto eta Arantza Aldai Aterpeakoek eta Miguel Trueba Rural Kutxakoak, sariak banatu zizkieten abenduaren 12tik 18ra bitartean egindako erakusleihoen lehiaketako irabazleei.

Miguel Angel Prieto, Aterpeko presidentea, eskerrak emanez hasi zen, Lasarte-Oriako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jasotako babesagatik, baita Rural Kutxari, epaimahai eta parte hartu duten establezimenduei ere, oraingo honetan 19.

Prietok gogorarazi zuen lehiaketa honen helburua Gabonetako egun maitagarri hauetan erakusleihoak Gabonetako espiritu horretaz janztea dela, herritarrek bisita ditzaten.

Aterpea saria, epaimahai popularraren Gabonetako mezurik onenaren saria,  Ventanas Alcarek irabazi zuen, bigarren geratu zen Mabel Moda eta hirugarren Alba Moda.

Rural Kutxa sariari dagokionez (epaimahai profesionalaren saria), oraingo honetan epaimahaia osatu zuten Amaia Gonzalez Caballero dantza-eskolako Amaia Gonzalez Caballerok, Ttakun Kultur Elkarteak, Biyak Bat Jubilatuen Etxeak eta Rural Kutxak. Guztiek eman zuten beren balorazioa eta irabazlea Ventanas Alcar izan zen, bigarren Mabel Moda eta hirugarren Ormazabal Loradenda.

Aurten, bi bozketa-lerro zeudenez, bata sare sozialen bidez eta bestea paperean, 200 euroko bi sari zozkatu dira erosketa-txarteletan, eta Laura Recio eta Encarna Alejosentzat izan dira.

Acevedok eskerrak eman zizkien saltokiei, eta tokiko merkataritzan kontsumitzearen garrantzia azpimarratu zuen.