Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   UKRAINAKO INBASIOA

Erantzun positiboa Ukrainako inbasioa gaitzesteko kontzentrazioari

Dozenaka lasarteoriatar bildu dira Errusiako Federazioko armadak Ukraina inbaditu izana gaitzesteko eta ukrainar herriari laguntzeko Udalak egindako deiari erantzuteko. Ukrainako banderak eta gerrarako stop emnsajea zeramatzaten parte hartzen zutenek.

1 / 3
1. argazkia

Lasarte-Oriak erantzun egin dio FEMPek eta EUDELek martxoaren 9an 12: 00etan kontzentrazioak egiteko udalei egindako deiari, Ukrainako herriari babesa emateko eta Ukrainako inbasioa gaitzesteko. Bertaratutakoen artean, udalbatzako kideak, Agustí Valdivia alkatea buru dutela, eta gerraren izugarrikeriatik ihesi doazenak bidaltzeko elikagaiak, botikak eta arropa biltzen ari diren boluntarioak.

Alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako eta Kulturako zinegotziak ukrainar eta beren herriarekiko solidario diren pertsona talde batek ludoteka zaharreko lokalean ireki duten janariak, botikak eta arropa jasotzeko gunera hurbildu dira.