Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ERKETZ DANTZA TALDEA

Erketz hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

Hitzarmen honetan 3.419 euroko diru-laguntza ezartzen da 2021erako.

1. argazkia

Hitzarmena Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Ainara Aduriz Barrantes Erketzeko lehendakariak sinatu dute. Hitzarmen horretan, bi alderdien betebeharrak eta dirulaguntzaren xedea ezartzen dira.

Erketz E.D.Tk Lasarte-Oriako udalerrian hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.

Euskal foklorearen sustapena, kontserbazioa eta hedapena, kultura arloko era guztietako ekimenak garatzea eta aurreko bi paragrafoetan zehaztutako helburuak erdiesteko beharrezkoak diren ekintzak programatzea eta sustatzea definitutako gaiak estatutuetan jasotzen dira.

Kultura Departamentuari laguntzeko jarduerak ere egiten ditu, eta besteak beste: hainbat ekitaldi burutu ditu Herriko Jaietan, San Juan bezperan eta Santa Ana egunean. Halaber, beste ekitaldi eta beste talde batzuekin truke-emanaldiak eskeini ditu.

Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, dantza folklorikoaren interpretazioa iraunaraziko dela bermatu nahi du, batez ere Euskal dantzaren zabalkundeari eta sustapenari kasu eginez. Dantzan aritzea sustatuz, Lasarte-Oriako herritarren artean batasun-lokarriak estutzeko.

Lasarte-Oriako Udalak hitzematen du honako diru-ekarpena egitea:

  • 2021(e)ko ekitaldia: 3.419,00 €
  • 2022ko ekitaldia: 3.995,00 €
  • 2023ko ekitaldia: 4.051,00 €