partekatu
• ERRIBERA KALEA
Erribera Kalea aurreproiektua
Erribera kaleko aurreproiektua aurkeztu da auzokoekin egindako bilera batean.
Joan den asteartean, martxoak 2, Agustín Valdiviak, alkateak, Eduardo López arkitektoarekin eta Ibon Rosales udal-teknikariarekin batera, Erribera kalea berrurbanizatzeko aurreproiektua aurkeztu zien kale horretako bizilagunei.
Lopez jaunak proiektua egiteko zertan oinarritu ziren azaldu zuen. Alde batetik, Udalak helarazitako baldintzak, eta, bestetik, inguru horretara egindako hainbat bisitatan ikusitakoa.
Azalpen horren ondoren, 3Dko bideo bat ikusi zen. Bideo horretan, Erribera kaletik igaroko den bidegorri berriaren ibilbidea ikus zitekeen, Askatasunaren Parkeko eta Zumaburu Parkeko bidegorriarekin lotuko dena.
Bileraren amaieran, galderak egin zitzaizkien auzotarrei, beren iradokizunak eta zalantzak azal zitzaten. Halaber, gogorarazi zen sarreran emandako dosierrean galdera batzuk zeudela, eta galdera horiei erantzun eta Udalaren erregistroan entregatu ahal izango zituztela. Proiekturako proposatzen diren iradokizun eta ideia guztiak kontuan hartuko dira eta teknikariek aztertuko dituzte amaierako proiektua egiteko.
Galdesorta hori (beherago deskargatu daiteke) udaletxean aurkez daiteke martxoaren 16a arte, egun hori barne. Gogoan izan aurretiko hitzordua hartu behar dela 943 37 60 55 telefonoan edo esteka honen bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/aurrehitzordua/083/aa14aInit.jsp?lang=eu