Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKOLAKO MATERIALA

Eskolako materiala erosteko laguntzak

Udalak 2024-2025 ikasturterako eskola-materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi-mailako LHko ikasleentzat, 15.000 eurorekin. Laguntzak 110, 90 edo 50 eurokoak dira, eta haien barruan sartzen da material informatikoa eta testuliburuak erostea.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, kultur etxeko gerente Mikel Muñozek eta Lilura liburudendako Oihana Izpurak 40.001 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familientzako eskola-materiala erosteko laguntzak aurkeztu dituzte.

Programaren helburua da eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea eta, horrez gain, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Aurten ere laguntzen barruan sartzen da material informatikoarekin erlazionatutakoa erostea, testuliburuez gain.

Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

  • 25.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 110 €;
  • 25.001 eta 33.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 90 €;
  • 33.001 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €.

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek. Berdin da zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa da eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea, 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean. Bai ikasleak bai laguntzaren eskatzaileak Lasarte-Orian erroldaturik egon beharko dute, gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, agiri horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2tik irailaren 30era bitartekoa izango da.

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]