partekatu
• EUSKARAZKO KATALOGOA
Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten
Web-orria maiz eguneratzen da. Dagoeneko milaka produktu ditu eta bat erosi nahi izanez gero, produktuan klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du.
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu da eta Lasarte-Oriako etxetara banatzen ari dira, hain zuzen ere 16 urte bitarteko haur edota gazteren bat bizi den etxebizitza guztietara.
www.katalogoa.eus web-orriak ia 8.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu
Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta dituen edukiak bi atal nagusitan antolatuak daude: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea.
Web-orria maiz eguneratzen da. Dagoeneko milaka produktu ditu eta bat erosi nahi izanez gero, produktuan klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du
www.katalogoa.eus maiztasunez eguneratzen den web-orria da, argitaratzen diren produktu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, www.katalogoa.eus bizi-bizirik dago. Oraingoz 8.000 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala, www.katalogoa.eus web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Eta ez hori bakarrik, atal bakoitzak bere direktorioa du eta, hartara, tipologia bakoitzeko produktuen bilaketa nabarmen erraztu eta hobetzen da produktuak tituluaren, argitaletxearen, autorearen, adin-tartearen edota prezioaren arabera bistara daitezkeelako. Azkenean, erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta.
Nobedadeen segimendua buletin elektronikora harpidetuz
Azken nobedadeen berri izan nahi dutenei, www.katalogoa.eus web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen die. Hartara, harpidedunek urtearen buruan 10 buletin jasotzen dituzte, argitaratu berri diren produktuen erreferentziekin. Izan ere, horixe baita www.katalogoa.eusen helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak ere erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.