Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONTSUMORAKO BONUAK

Kontsumorako bonuen kanpaina arrakastatsua: salgai jarritako bonuen % 99,97 erabili ziren

Herriko komertzioetan kontsumitzeko bonuen 2022ko kanpainak 19.994 bonu eta 99.970 euro mobilizatu zituen. Lasarte-Oriako 62 establezimenduk baliatu dituzte.

1. argazkia

Bonuen kanpainen bidez, gutxienez 199.940 euro jarri dira zirkulazioan Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan.

Establezimendu onuradunak honela banatzen dira:

  • 38 denda: 14.543 bonu kontsumitu eta 72.715 euro.
  • ostalaritzako 7 establezimendu: 1.141 bonu eta 5.705 euro.
  • 18 zerbitzu pertsonal: 4.310 bonu eta 21.550 euro.

Bonuak telematikoki lortzeko zailtasunak edo prozedurari buruzko zalantzak zituzten pertsonei laguntzeko, Villa Mirentxun 377 pertsonari eman zitzaien arreta.