partekatu
• PARTAIDETZA
Partaidetza sustatzearren auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzailen erakustaldi publikoa.
Oinarri hauek egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian irailaren 19 arte herritarren proposamenak jaso ahal izateko.
Lasarte-Oriako Udalaren asmoa da herritarren partaidetza sustatzea eta dinamizatzea, udalaren programen osagarri izango diren programak gara ditzaten, bai eta udal-mailako jarduketa-eremuaren barruan interes orokorrekoak diren jarduera pribatuak finantzatzea ere, hartara Lasarte-Oriako Udaleko arloek ezarritako helburuak beteko.
Horretarako, oinarri batzuk sortu behar dira, Lasarte-Orian eratuta dauden eta jarduteko esparrua gure udalerrian duten auzo-elkarteei dirulaguntzak emateko araudia ezartze aldera, herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak gara ditzaten, betiere Dirulaguntzak emateko ordenantza arautzailean ezarritakoa aintzat hartuz.
Onuradun izan ahalko dira herritarren parte-hartzea sustatzera zuzendutako jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko auzo-elkarteak, betiere haien egoitza Lasarte-Oriako udalerrian finkatua badago eta Elkarteen Udaleko Erregistroan (edo Dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzako 8.1 artikuluan adierazitakoren batean) inskribatuta badaude.
Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da auzo-elkarteentzako dirulaguntzak arautuko dituen erregelamendu bat onestea. Udalean tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz.
Kontsulta publikoa irailaren 19ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, e-mail bat helbide honetara bidaliz: partehartzea@lasarte-oria.eus
- Webgunean: http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea
Iturria: Lasarte-Oriako Udala