Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   INAUTERIAK

"Filmak", 2023ko Inauterietarako gaia

Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2023ko Inauterietarako gai nagusitzat “Filmak” hautatu da.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso jaietako zinegotziak eta Nagore Duran herritarren partaidetzako zinegotziak aurkeztu zuten 2023ko inauterietara aukeratutako gaia.

Inauterietarako gaiaren proposamenak aurkezteko epea behin amaituta, Udalak inauterietako konpartsak bildu zituen, gaiaz debatitzeko eta 2023rako leitmotiva hautatzeko. Herritarrek eta konpartsek planteatutako gaiak aztertuta, datorren urterako gai nagusitzat “filmak” hautatzea erabaki zen.

Guztira 133 proposamen jaso dira, 98 online eta 35 postontzietan, eta horietan 74 gai proposatu dira.

Inauteriak otsailaren 17-18-19ko asteburuan ospatuko dira, astebete lehenago Euskal Inauteriak izango direlarik.