Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   FIESTAS DE SASOETA

Gaur hasiko dira Sasoetako Jaiak

2022ko Sasoetako jaietako egitarauak nobedadeak ditu, eta Lasarte-Oriako Udalaren 3.145 euroko dirulaguntza du.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Sasoeta Sasoian elkarteko kideek auzoko jaiak aurkeztu zituzten: gaur, ostirala,  hasiko dira 18:00etan, eta igandera arte iraungo dute.

Udalak udalerriko auzoen barruko jarduerak, eta zehazki, jai-jarduerak sustatzeko eta laguntzeko, Sasoeta Sasoian Elkarteari 3.145 euroko dirulaguntza ematen dio, Jai, Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez.

Dirulaguntza hori 2021-2022-2023rako sinatutako hiru urteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da.

Edizio honetan programak hainbat berrikuntza izango ditu, hala nola, Xake Klubaren aldi bereko xake txapelketa edo laser-tag txapelketa, zeinetan aurrez aurre jarriko baititu 8 urtetik gorako haurrak laser pistolekin guda moduko batean.

Iberikoen loteetarako zozketak ere eskuratu ahal izango dira. Zozketa igandean egingo da, 17:00etan, elkartearen txoznan, Andatza Plazan.

Euria egiten badu, gaur ostirala, 18:00etan Uzturre plazan Martijako neska-mutikoak elkarteak egitekoa duen kirol jarduera Sasoeta Ikastetxeko aterpera eramango da.

Programa deskargatu

Programa [pdf]