partekatu
• GAZTERIA
Gazteen ekimenetarako dirulaguntzak: eskatzeko epea ekainaren 27an amaituko da
Lasarte-Oriako Udalak gazteen ekimenetarako emango dituen dirulaguntzak aurkeztu dituzte.
Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso gazteriako eta festetako zinegotziak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako gazteek gizartean aktiboki parte hartzea sustatzeko proiektuak garatzen dituzten gazte-ekimenetarako dirulaguntzak, 3.500 eurorekin hornituak.
Baldintzak dira Lasarte-Orian erroldatuta egotea eta adina 13-30 urte bitartekoa izatea. Adingabeen kasuan, bai eskaera, bai eskatutako agiriak, aitaren, amaren edo tutorearen izenean egon beharko dira.
Gazteriaren arloarekin lotura duen jarduerak eta/edo programak garatu ahalko dira, betiere Lasarte-Oriako Udalak egiten dituen ekimenen osagarriak badira eta onura publikoa edo interes soziala badaukate xedetzat, hala nola: osasuna, kultura eta aisialdia, prestakuntza, lana, etxebizitza, ingurumena, gizarteko partaidetza, solidaritatea eta sentsibilizazioa, aukera-berdintasuna, kulturartekotasuna eta integrazioa, informazioaren eta komunikazioen teknologiak, hezkuntza ez-formala eta aisialdi hezigarria, aukera-berdintasuna edo turismoa.
Proiektuak osorik Lasarte-Orian garatu beharko dira.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala