Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KONTENT-TU PROGRAMA

Gizatzen enpresari adjudikatu zaio KonTent-Tu programa

Gizatzen enpresa arduratuko da KonTent-Tu egunezko arreta-zerbitzuaz. Programa hori dependentzia moderatua duten adineko pertsonei zuzendua dago, harremanak izateko, ikasteko eta ondo pasatzeko, eta 53.610 euroko kostua izango du urteko.

1. argazkia

4 izan ziren dependentziako arriskuan edo egoeran dauden adineko pertsonei egunezko arreta emateko Lasarte-Oria udalerriko "KonTent-Tu" zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa publikora aurkeztu ziren enpresak, eta haietatik Gizatzen enpresa izan da irabazle. Egindako eskaintzak 53.610 euroko zenbatekoa du urteko.

Proposatutako hobekuntzei dagokienez, Gizatzen ondoko zerbitzu osagarri hauek antolatzera eta ematera konprometitzen da:

-        Urtean aparteko 4 jarduera egitea

-        Erabiltzaileen familiarteko eta/edo zaintzaileekin 18 orduko prestakuntza egitea

-        Erabiltzaileekin bina orduko 4 ekintza formatibo egitea

-        Pertsona guztiei arreta pertsonalizatuko 4 detaile entregatzea urteko.

KonTent-Tu egunezko arreta-zerbitzu bat da, adineko pertsona autonomoei edo dependentzia moderatua dutenei zuzendua, beren autonomia pertsonala lantzeaz eta garatzeaz gain beren adineko lagunekin eta beren ingurune hurbilenarekin erlazionatu nahi dutenei horretarako aukera emango diena.

Begirale bat arduratzen da egiten diren jarduerak antolatzeaz eta gainbegiratzeaz: ariketa fisikoa, aisialdia, prestakuntza... Horrez gain, taldeko irtenaldiak egiten dira.

KonTent-Tu "Biyak Bat" jubilatuen elkarteko aretoetako batean kokatua dago. Goizero egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala