partekatu
• EXTREMADURALO ETXEA
Programa bikaina Extremadurako Eguna ospatzeko festak direla eta
Virgen de Guadalupe Extremadurako Elkarteak programa oparoa antolatu du Extremadurako Eguna dela eta. Ekitaldiak gaur osteguna hasiko dira, 17:00etan, Extremadurako Etxean
Kulturako zinegotzi Anne Ugarteburuk, Extremadurako Etxeko zuzendaritzako presidente Iñigo Garciak eta zuzendaritzako ordezkari Ainara Herrerok eta David Mateosek aurkeztu zuten antolatu duten festa-programa oparoa.
Kulturako zinegotziak jakinarazi zuen Guadalupeko Ama Birjinaren kariaz Extremadurako Eguna ospatzeko festak ostegunean hasi eta igandean amaituko direla. Ugarteburuk adierazi zuen programa oso dinamikoa dela eta adin guztientzakoa, eta eskualde hartako jantzien desfilea nabarmendu zuen.
Iñigo Garcia presidenteak adierazi zuen programa ostegunean hasiko dela, eta lasarteoriatarrak animatu zituen emanaldietan eta jardueretan parte hartzera eta Extremadurako produktuak dastatzera.
García esker oneko agertu zen Udalarekin, hitzarmenaren bidez festa horiek posible izan daitezen lagundu dielako. Badajozeko Diputazioari, Extremadurako Juntari eta 2KN kafetegiari ere eskerrak eman zizkien, beti kolaboratu izan baitute elkartearekin.
Honako hauek dira ekitaldiak:
Ostegunean, irailak 7, Extremadurako Etxean
- 17:00 – Gozogintzako tailerra
- 19:00 – Bazkideentzako luncha
- 20:00 – Bandera igotzea
Ostiralean, irailak 8, Adarra kalean
- 18:00 – Haur-jolasak
- 18:45 – Txokolatada
- 19:00 – Txupinazoa, topa eta agurra
- 19:15 – Extremadurako jantzien desfilea
- 19:30 – Dinbi Danba batukada
Ostiralean, irailak 8, Jaizkibel plazan
- 19:45 – Standa irekitzea eta pintxopotea
- 18:45 – DJ Nemux-en emanaldia
Larunbatean, irailak 9, Jaizkibel plazan
- 12:00 – Extremadurako Meza Extremadurako Etxean, Tolosako Flor de la Jara koruarekin.
- 12:30 – Oaintxe In Deu txaranga eta Tapacaña
- 14:30 – Paella herrikoia
- 16:00 – Futbolineko txapelketa kooperatiboa (Jalgunerekin elkarlanean)
- 17:00 – Herri-kirolak
- 17:00 – LOZETeko buruhandi eta erraldoiaren kalejira
- 18:00 – Karaokea
- 19:30 – Paula Leticiaren bakarrizketa
- 21:00 – Bazkideen afari ofiziala
- 23:00 – Zezen suzkoa (LOZET)
- 23:00 – DJ AGF
- Bukatutakoan, Extremadurako migak
Igandean, irailak 10, Jaizkibel plazan
- 10:30 – Marrazki-lehiaketa 2KN kafetegian
- 11:30 – Haurrentzako jolasak eta tailerrak
- 12:00 – Ginkana
- 13:00 – LOZETeko buruhandi eta erraldoiaren kalejira
- 13:00 – Andaluziako Duende taldearen emanaldia
- 14:30 – Bazkari herrikoia: Extremadurako kozidoa
- 17:00 – Brotes de Encina taldearen koruak eta dantzak
- 18:00 – Bola-jokoko txapelketa (18 urtetik gorakoentzat)
- 19:00 – Sari-banaketa
- 20:00 – Jaien bukaera eta bandera jaistea