Udalak 9.899 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 3 ikastetxeetako Guraso Elkarteei eskolaz kanpoko jardueren programak finantzatzeko.
Lasarte-Oriako Udalak 9.899 euro banatu ditu Lasarte-Oriako ikastetxeetako 3 Guraso Elkarteen artean, egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko.
Landaberri Guraso Elkartea
Landaberri ikastetxeko Guraso Elkarteak 3.164 euro jasoko ditu, 6.846 euroko aurrekontutik, besteak beste, honako programa hauek gauzatzeko:
· Guraso Eskola
· Ikus-entzunezko materiala erostea
· Goiz txokoa
· Euskal krossa
· Txangoak
· Argazkia LH6
· Liburuak erostea
Burunzpe Guraso Elkartea
Burunzpe Guraso Elkarteak 4.465 euro jasoko ditu, 26.156 euroko aurrekontutik, besteak beste, honako programa hauek gauzatzeko:
· Goiz txokoa
· Aste Multikulturala
· Eskolaz kanpoko eta bulegoko materiala erostea
· Ikasturte amaierako jaia
· Eskolaz kanpoko jarduerak (ingelesa eta antzerkia).
Oriarte Guraso Elkartea
Oriarte Guraso Elkarteak 2.270 euro jasoko ditu guztira, 5.500 euroko aurrekontutik, honako programa hauek gauzatzeko, besteak beste:
· Guraso Eskola
· Materiala erostea
· Meditazio-tailerra
· Bideo bat egitea
· Familia-orientazioa.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala