Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GUZTION LASARTE-ORIA SARIAK

Guztion Lasarte-Oria 2019 sariak banatu dira

Jesus Zaballos alkateak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta departamentuko teknikariak lagun zituela, Guztion Lasarte-Oria 2019 sariak banatu zituen. Juncal Aguirre donostiarraren Hizkuntza muralak bereganatu du lehenbiziko saria.

1 / 6
1. argazkia

Epaimahaiko kideak Nagore Goñi (programaren kudeatzailea), Jenny García (Aterpea), Ricardo Ugarte (eskultorea), Julia Otxoa (idazlea) eta Fernando Golvano (unibertsitateko irakaslea eta arteko kritikaria) izan dira, eta sarien epaia honela eman dute:

  • 1. saria: Hizkuntza, Juncal Aguirrena (1.500 euro), Euskaltegiko sarreran.
  • 2. saria: Sorgin Jaia, Julian Toquerorena (1.250 euro) Blas de Lezo, Blas de Lezo 6ko lokalan.
  • 3. saria: Koloretako Ametsa, Julian Toquerorena (1.000 euro), Zumaburuko eskolako patioan.
  • 4. saria: Frame, Juncal Aguirrena (500 euro), Iñigo de Loiola 15eko lokalan.
  • 5. saria: Jolastu, Pablo Astrainena (500 euro), Michelingo zelaiko sarreran.

Asko izan dira lehiaketa honi erantzunez parte hartu dutenak. Interbentzio artistikoaren bidez, lehiaketaren asmoa da pasadizoak eta kalezuloak leku atseginagoak eta erakargarriagoak bihurtzea, hartara Lasarte-Oriaren irudia hobetuz eta hiriguneko jarduera ekonomikoa eta soziala indartuz. Aurten, gainera, gaia berdintasuna izan da, Lasarte-Oriako puntu beltzak duindu nahian.

Guztira 28 zirriborro jaso dira, margotu diren lekuen arabera honela banatuta:

  • Michelingo zelaiko sarrera:                 6
  • Blas de Lezo 6ko lokala:                     3
  • Euskaltegiko sarrera:                          5
  • Zumaburuko eskolako patioa:             8
  • Iñigo de Loiola 15eko lokala:              6

Lehiaketa hau garatzeko, Udalak 4.750€ bideratu ditu.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala