partekatu
• LANAK
Hasiak dira Karmengo kaperaren fatxada birgaitzeko lanak
Udalak hasi ditu Oriako Karmengo kaperaren fatxada birgaitzeko lanak. Obraren kostua 47.129,50 eurokoa da eta Unai Sanmarful Torrado enpresari esleitu zaio.
Kaperaren fatxadak narriadura handia zuen, eta horrek esku-hartze bat eskatzen zuen. Lanak dira fatxada pikatzea, saneatzea eta berriz pintatzea. Obrak hilabete eta erdi iraungo du, klimatologiak eragindako arazorik izan ezean.