partekatu
• KIROLA
Hautatu dira 5 proiektuak kiroldegi berriaren lehiaketaren 2. faserako
Kiroldegi berriaren diseinurako lehiaketaren epaimahaiak hautatu ditu jada 2. faserako 5 proiektuak, eta herritarrek aukera izango dute haien inguruan beren iritzia emateko.
Kiroldegi berriaren proiektua idazteko lehiaketarekin jarraituz, epaimahaiak hautatu ditu jada prozesuaren 2. fasera pasako diren 5 proiektuak. 14 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta bat kanpoan geratu zen lehiaketako baldintzak betetzen ez zituelako.
Hurrengo pausoan, egin litezkeen alegazioak ebatzitakoan, informazio osagarria eta proiektuaren garapen handiagoa eskatuko zaie 1. fasea gainditu duten 5 proposamenei.
Jasotako informazio guztiarekin, aurreikusten da irailean 5 proiektuak jendaurrean jarriko direla ikusgai, lasarteoriatarrek eta kiroldegiko erabiltzaileek haiei buruz beren iritzia eman ahal izan dezaten.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala