partekatu
• SAN PEDROETAKO KONTZERTUAK
Hesian, McOnak, Onintze, La Regadera eta Huecco, San Pedro jaietako ikusgarri nagusiak
Udalak atzo aurkeztu zituen Hesian, McOnak, Onintze, La Regadera eta Huecco musika-taldeak, Okendo plazako emanaldien ardatz nagusiak izango direnak eta 36.363 euroko aurrekontua dutenak.
Txus Alonsok, festetako zinegotziak, Okendo plazan aurtengo San Pedro jaiak girotuko dituzten bost taldeak aurkeztu zituen, eta horiek izango dira musika-emanaldien ikusgarri nagusiak.
Kontzertuen aurrekontu osoa 36.363 eurokoa da. Ostiral 28an Hesian eta McOnak ariko dira. Hesian 2006an eratutako talde bat da, punk-rocka eta hardcorea ska pixka batekin nahasten duena. Bere historialean dagoeneko 7 disko ditu grabatuak. Talde horren ondotik, McOnak ariko da, Lekeitioko taldea, zeinen musika-proposamena irlandar kantagintza tradizionalera orientatua baitago, punk-rockeko eta folkeko ukituekin. Dagoeneko 4 disko grabatu dituzte. Biak ala biak talde euskaldunak dira.
Larunbat 29an Onintze kantariak abiatuko du kontzertua. Kantari bilbotar honek iazko udaran estreinatu zuen pop musikako bere lehen diskoa, eta 40 Principales listako 1. postuan egon da Euskadin. Seiren talde euskaldunetik dator Onintze.
Haren ondotik, Huecco ariko da, Pa’mi guerrera kantarekin bakarka ospetsu egin zena. Kantari honek hainbat musika-estilo fusionatzen ditu: hasi rocketik eta rumbara, tartean popa, ska o hip-hopa landuz. Baditu 4 disko dagoeneko. Nabarmentzekoa da berdintasunarekin duen konpromisoa. Izan ere, Se acabaron las lágrimas singleak Berdintasuneko Ministerioaren sostengua izan zuen, bai eta pertsona ospetsu ugariren lankidetza ere, generozko bortizkeriaren kontrako mezua helarazteko, Denoi min egiten digu lelopean.
Kontzertua amaitzeko, La Regadera ariko da, Miranda de Ebrotik datorren ska-rockeko taldea, 2014an sortua. Gaur egun 3 disko ditu grabatuak, azkena Dormir es de cobardes delarik.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala