partekatu
• EGUBERRIETAKO HAUR-PARKEA
Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea
Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea. Nobedade gisa, bi egunez behin gai bat izango du ardatz gisa. Leitmotiva zera izango da: Jolastuko al gara…? Horrela, bertaratzen diren haurrek gai hauen inguruan jolastu ahal izango dira: piratak, kultura, kirolak edo tolerantzia.
Hiru espazio desberdin egongo dira Gabonetako Haur Parkean:
Michelingo Frontoia
- Ludogranja puzgarria (5 urte arte).
- Jumping (adin guztientzat)
- 16 metroko Indiar Pista puzgarria (5urtetik aurrera)
- 16 metroko Trineo Pista puzgarria (adin guztientzat)
- PIN eszenatokia
- Tailer gunea
- Arropa gordetzeko zerbitzua eta taberna.
Michelingo Tenis Pista
- Zezen mekanikoa (8 urtetatik)
- Multiestadio puzgarria (9 urtetatik)
- Zirkuitu puzgarria (6 urtetatik)
- Feria Jokoak.
Bitarte Tenis Pista
- Equilibra2 / Roda2 / Encajona2 / Reciclado2
- Letra eta zenbakiak
- Berdintasunaren Gymkhana
- Joko Erraldoiak
- Herri Kirolak
- Azken Festa
EHPa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, salbu hilaren 24an eta 31n, arratsaldez itxita egongo baita, eta hilaren 25ean, egun osoan itxita egongo baita. Bi txanda egingo dira:
- 11:00-12:30 eta 12:30-14:00 goizean.
- 17:00-18:30 eta 18:30- 20:00 arratsaldean.
Hauxe izango da egitaraua:
ABENDUAK 22
Jolastuko al gara Piratetara?
- Joko Dinamikoak Michelingo Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.
- NAI MALABARISTA 18:45 Michelingo Frontoian.
ABENDUAK 23
Jolastuko al gara Piratetara?
- Joko Dinamikoak Michelingo Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.
- Just Dance WII Michelingo Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.
ABENDUAK 24
Jolastuko al gara Euskal Kulturara?
- Olentzero eta Maridomingiri harrera Michelingo Frontoian 11.30 eta 13:00etan.
ABENDUAK 26
Jolastuko al gara Euskal Kulturara
- Magia Erakustaldia Ovidio Magoaren eskutik Michelingo frontoian 18:45.
ABENDUAK 27
Jolastuko al gara kiroletara?
- Karaokea eta Joku musikalak egun osoan zehar Michelingo frontoian.
ABENDUAK 28
Jolastuko al gara kiroletara?
- Erronka dibertigarriak egun osoan zehar Michelingo frontoian.
ABENDUAK 29
Jolastuko al gara naturaz gozatzera?
- Ipuinen Lapurra Michelingo frontoian 18:45tan
ABENDUAK 30
Jolastuko al gara naturaz gozatzera?
- Joko Dinamiko eta anitzak Michelingo frontoian egun osoan zehar.
ABENDUAK 31
Urtea bukatzera?
- Kotilloi txikia (Azken Festa) Michelingo frontoian 13:00etan.
7 urtetik beherako haurrak ezingo dira bakarrik sartu. Guraso edo tutoreen ardura izango delarik uneoro beren ongizatea bermatzea.
Gestión Deportiva Loiri enpresak kudeatuko du berriz ere EHPa. 2 koordinatzaile eta 20 begirale arduratuko dira parkeak eta jarduerek ondo funtzionatzeaz. EHParen kostu osoa 31.866 eurokoa izango da.
Aurten Lasarte-Oriako Kirol Elkartea (LOKE) arduratuko da taberna eta eremuko sarrera kudeatzeaz, eta hango diru-sarrerak elkarte horren gastuetarako izango dira. Helduentzat, sarrera euro 1koa izango da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala