partekatu
• ONDASUNAK BESTERENTZEA
Hipodromo etorbideko ondasunak besterentzeko epe berri bat zabaldu da
Udalak Hipodromo etorbideko 5. eta 7. zenbakietan 4 etxebizitza, 2 lokal eta 7 garaje zuzenean besterentzeko prozesu berri bat hasi du. Etxebizitza horiek ez ziren adjudikatu aurreko prozesuan.
Azaroaren 9ko udalbatzarrak beste prozesu bat irekitzea erabaki zuen, aurreko prozesuan adjudikatu ez ziren ondasunak adjudikatzeko. Prozesuak bi fase izango ditu.
Lehenengoan, aurreko prozesuan parte hartu zuten eta adjudikaziodun izan ez zirenek eskuratu ahalko dituzte ondasun horiek. Epea 2023ko azaroaren 14an (asteartea) hasiko da eta 2023ko azaroaren 27an (astelehena) amaituko.
Bigarren fasea, herritar guztientzat irekia, 2023ko abenduaren 5ean (asteartea) hasiko da eta 2024ko apirilaren 11n (osteguna) amaituko.
Hartutako erabakia honako hau da:
Lasarte-Oriako Udalaren Osoko Bilkurak, 2023ko azaroaren 9an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, honako hau erabaki zuen gehiengo osoz:
- Ondarezko ondasun hauek zuzenean besterentzeko espedienteari hasiera ematea onestea, adierazten diren zenbatekoetan (zergak eta beste gastu batzuk alde batera utzita).
Etxebizitzak: 4
- 7-1C ataria (duplexa): 242.957,01 €
- 7-3C ataria (duplexa) 260.867,25 €
- 7-5C ataria (duplexa) 276.980,16 €
- 7-7A ataria (duplexa) 362.696,22 €
Lokalak: 2
- 7. ataria- 6. lokala: 284.536,14 €
- 9. ataria- 5. lokala: 120.475,34 €
Garajeak: 7
- 5. ataria: -2 sotoa. 193. garajea: 27.135,53 €
- 5. ataria: -2 sotoa. 199. garajea: 26.317,83 €
- 7. ataria: -2 sotoa. 178. garajea: 28.370,75 €
- 7. ataria: -2 sotoa. 183. garajea: 24.183,14 €
- 7. ataria: -2 sotoa. 184. garajea: 25.321,38 €
- 7. ataria: -2 sotoa. 185. garajea: 26.008,41 €
- 7. ataria: -2 sotoa. 203. garajea: 26.048,41 €
Besterentzeko prozedura zuzenean besterentzearen bidez izango da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 117.d) artikuluan justifikatutakoa.
- Zuzenean adjudikatzeko prozeduraren I. faseko lehentasunezko txanda (etxebizitzak eta lokalak) eta II. faseko lehentasunezko txanda (garajeak) osatzen duten pertsonei jakinaraztea Udalbatzak goian aipatutako ondasunak besterentzeko asmoa duela, horietako bakoitzerako adierazitako salmenta-prezioan eta adjudikatu gabe geratu den lehiaketan ezarritako baldintza berberetan.
Lehentasunezko txandak osatzen dituzten pertsonak aurreko lehiaketan parte hartu dutenak eta adjudikaziodun izan ez direnak dira. Erreserbistak edo adjudikaziodunak, beraz, hurrenkeran bigarren lekuan sartzen dira.
Interesatuek ONARPEN AGIRIA (1, 2 eta 3 eranskinak) aurkeztu beharko dute horretarako emandako eredu normalizatuetan, eta bertan salmentaren prezioa eta baldintzak onartuko dituzte; era berean, prezio tipoaren % 5eko bermea jarri beharko dute, lehiaketaren (hutsik geratua) baldintzak arautzen zituen baldintza-agirian deskribatutako moduan.
Ondasunak zuzenean adjudikatzeko prozeduran parte hartu nahi duten lizitatzaileek aurreko lehiaketaren bermea adjudikazioa egin arte udaleko diruzaintzan gera dadin eskatu ahalko dute.
Aurkezteko epea 2023ko azaroaren 14an (asteartea) hasiko da eta 2023ko azaroaren 27an (astelehena) amaituko.
- Interesatu guztiei (aurreko lehiaketan parte hartu dutenei nahiz ez dutenei) jakinaraztea Udalbatzak goian aipatutako ondasunak besterentzeko asmoa duela, horietako bakoitzerako adierazitako salmenta-prezioan.
ONARPEN AGIRIA (1., 2. eta 3. eranskinak) eta bermea aurkezteko epea 2023ko abenduaren 5ean hasiko da (asteartea) eta 2024ko apirilaren 11n amaituko da (osteguna).
Udalak eskaintza bat baino gehiago jasotzen badu, aurkezten den lehenengoa hartuko du kontuan.
- Eskaerak Lasarte-Oriako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, aurrez aurre edo elektronikoki, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako edozein lekutan.
Lasarte-Oriako Udalaren kontratatzailearen profilaren bidez ere aurkeztu ahalko da, zeina Euskadiko kontratazio-plataforman kokatuta baitago.
- Alkateari delegatzea zuzeneko adjudikazioaren ebazpena emateko eta ondarezko prozedura honen kudeaketarekin zerikusia duten egintza guztiak burutzeko eskumena.