partekatu
• HIRI-MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO PLANA
Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana egiteko prozesua aurkeztu da
Udalak Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko prozesua aurkeztu du. Lehenik eta behin, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, eta gero partaidetza-prozesu bat irekiko da maiatzaren 14ra arte.
Udalak Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko prozesua aurkeztu du. Lehenik eta behin, egungo egoeraren diagnostikoa egingo da, eta gero partaidetza-prozesu bat irekiko da maiatzaren 14ra arte.
Hirietako gaur egungo mugikortasun-ohituren ezaugarria automobil pribatuaren erabilera handia eta harekiko dependentzia da, espazioaren eta energiaren kontsumo handi bat eraginez, eta horrek inpaktu negatiboa du ingurumenean eta hiri-kalitatean.
Lasarte-Orian hiri-hedapenak handitu egin ditu lurzoruaren erabilera nagusien arteko distantziak (etxebizitza, lana, merkataritza, zerbitzu publikoak), erabilera bakarrera bideratutako hiri-estrukturen mesedetan, lurraldearen zatiketa eta automobil partikularrarekiko dependentzia areagotuz herritarren beharrak asetzeko.
Udalak hainbat neurri ezarri ditu oinezkoen mugikortasunaren gainean —oinezko ibilbideak gaituz—, bizikleten mugikortasunaren gainean —bidegorriak ezarriz— eta garraio publikoaren gainean —hiribusa martxan jarriz—, eta irisgarritasun-plana garatu du, pertsonen mugikortasuna errazteko.
Hiri-mugikortasunaren jasangarritasunerako helburuak lortzeko, eta emisio gutxiko eta energia-kontsumo txikiagoko eredu baterantz aurrera egiteko, beharrezkoa da, gainera, mugikortasunaren gaur egungo joera aldatzea, banakako garraioa murrizteari lehentasuna emanez, sistema kolektiboen eta motorrik gabeko beste garraio-modu batzuen mesedetan, eta hazkunde ekonomikoa, gizarte-kohesioa, bide-segurtasuna eta ingurumenaren defentsa bateragarri egiten dituztenak garatuz, horrela herritarrei bizi-kalitate hobea bermatuz. Horrek, baina, beharrezkoa egiten du herritar guztien kontzientziazioa eta inplikazioa.
Lasarte-Oriako mugikortasunaren planifikazioaren printzipio nagusiak irisgarritasuna hobetzea eta garraioaren eragin negatiboak minimizatzea izango dira:
· Ekoizpen-sistemaren lehiakortasuna hobetzeko garraio-eredu eraginkorrago bat eratuz.
· Gizarte-integrazioa handituz, irisgarritasun unibertsalagoa emanez.
· Herritarren bizi-kalitatea hobetuz.
· Herritarren osasun-baldintzak arriskuan jarri gabe.
· Desplazamenduetan segurtasun handiagoa emanez.
· Mugikortasun-eredu iraunkorragoak ezarriz.
Bestalde, hainbat azterlanek erakusten dute emakumeen eta gizonen artean desberdintasunak daudela garraioko eta mugikortasuneko sistemen irismenari eta erabilerari dagokienez. Horrela, beharrezkoa gertatzen da generoaren ikuspegia txertatzea udalerriko garraioko eta mugikortasuneko sistemen diseinuan eta plangintzan.
Horregatik guztiagatik, hiri-mugikortasun jasangarrirako plan bat egitea tresna eraginkorra da udalerriko mugikortasunean eredu berri bat lortzeko, lehendik dauden plangintzako praktikak eta partaidetzaren eta ebaluazioaren printzipioak integratuz.
Plana prestatzeko faseak
Plana egiteko prozesu teknikoak hiru fase ditu:
I. FASEA:
Analisia eta diagnosia
1. Informazio-bilketa. Landa-lanaren definizioa eta gauzatzea.
2. Dagoen eskaintzaren eta prestakuntzaren eskariaren azterketa.
3. Mugikortasun-sistemaren karakterizazioa eta / edo modelizazioa
4. Gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako aurreikusitako egoeraren diagnostiko partizipatiboa: mugikortasun-sistemaren indarguneak eta ahulguneak.
I. fasean, egungo egoeraren azterketa diagnostikoan, gaur egun, garraio moduaren araberako mugikortasunaren eskaintza eta eskaerari buruzko datuak biltzen ari dira.
II. FASEA: Ekintza-Plana
5. Jarduera-proposamenak, programa eta azken adierazleak Ekintza-Planak helburu espezifikoak eta proposatutako programa zehatzak garatzeko ildo estrategikoak zehaztuko ditu, eta proposatutako jardueren inbertsioko eta mantentze/ustiapeneko kostua finkatuko ditu, proposamenak onargarriak diren ala ez baloratu ahal izateko.
III. FASEA: Tramitazioa
6. Dokumentuaren tramitazioa. Tramiteak eta aldaketak.
Lasarte-Oriako Udala