partekatu
• HIRIGINTZA
Hirigintza Plangintzako Kontseilua deitu da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren berri emateko
Uztailaren 14an, 18:30ean, Hirigintza Plangintzako Kontseilua bilduko da HAPOren aurrerapenari eta egungo Arau Subsidiarioetako artikulu baten aldaketari buruzko informazioa emateko.
Nahitaezkoa den bezala, Hirigintza Plangintzako Kontseiluak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren dokumentuaren berri eman behar du, dagoeneko jendaurrean jarri baita. HAPOa da sustatu nahi den hiri-ereduaren oinarria ezartzen duen dokumentua. Udalerri bateko lurzoruaren erabilerak, hirigintza-araudia, azpiegiturak eta abar definitzen ditu.