partekatu
• MURALAK
Hiru mural berri Villa Mirentxuko trinketean, Orian eta Arranbiden
Udalak 6.147 euroan kontratatu ditu Oriako frontoian eta Arranbiden motibo geometrikoak dituzten bi mural egiteko lanak. Villa Mirentxuko trinketean egindakoari batzen zaizkio.
Udalak J&M Pintores enpresari adjudikatu dio mural horiek egiteko lana, Oriako kirol-eremuko eta pilotalekuko hormak txukuntzeko, bai eta Arranbide kalearen azken tartekoak egiteko ere, non lehenagotik ere eginak baitziren autobusen kotxetegi zaharrei erreferentzia egiten zieten mural batzuk.
Horma-irudi horiek Guztion Lasarte-Oria ekimenaren barruan kokatzen dira, baita orain gutxi Villa Mirentxuko trinketean egindako murala ere, Mondriani buruzko erreferentziak dituena. Murala J&M Pintores enpresak egin zuen 1.912 eurogatik.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala