Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean

Agustín Valdivia alkateak eta Miren Kontxu Iartza Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.940 euro engaiatzen ditu 2021erako.

1. argazkia

Hitzarmenak ezartzen duenez, udalak hiru urteetan emango dituen kopuruak hauek dira: 3.940 euro 2021erako, 3.995 euro 2022rako eta 4.051 euro 2023rako. Aipatutako erakunde horrek aurkeztutako gastu-aurrekontu orokorra 50.261,39 €koa da. 

 
Era berean, jabari publiko edo munizipaleko guneak proba-saio eta emanaldietarako dohainik uztera konprometitzen da Udala. 
 
Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldea, berriz hainbat modalitatetako antzerki- eta dantza-eskolak emateko konpromisoa hartzen du, bai eta antzerki- eta dantza-emanaldiak, prestakuntza-tailerrak eta hainbat jarduera egiteko ere, Emakumeen Egunean, Dantzaren Nazioarteko Egunean eta Antzerkiaren Nazioarteko Egunean. 
 
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, antzerki interpretazioaren mantenua bermatu nahi du, batez ere Lasarte-Orian antzerkia eta dantzaren zabalkundeari eta sustapenari kasu eginez.
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala