Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ZERBITZU SOZIALAK

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian.

Hiru zerbitzu sozial arautuko dituzten araudiak egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zerbitzuak: adineko jendearentzako etxebizitza komunitarioak, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak, eta etxean laguntzeko zerbitzua.

1. argazkia

Araudi bat egin baino lehen udala behartuta dago gaiaren inguruko kontsulta egitera biztanleei, eta hori dela eta, komunikatu honen bidez, hala iruditzen zaien pertsonak beren iritziak edo ekarpenak ematera gonbidatzen ditu udalak, urtarrilaren 27an bukatzen delarik epea. Hiru eratara egin ahalko dituzte:

Adineko Pertsonentzako Etxebizitza Komunitarioak (60 urtetik gorakoentzat) egonaldi luzerako zerbitzu kolektibo bat dira (familia-unitate desberdinetako gehienez 4 lagunentzako etxebizitzak), eta haien helburua da adineko pertsona autonomoa edo I. mailako mendekotasuna duena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio-baremoaren arabera) ingurune sozial normalizatu eta hurbileko batean mantentzea, familia-giroaren antzeko bizimodua eraman dezan.

Buruntzaldeko herrietan (Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta, Hernani, Andoain eta Astigarraga) bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko ostatua emateko errekurtsoa sortu beharra ikusten da. Pertsona horiek gizartean integratzen laguntzeko tresna gisa ulertuta.

Azkenik, ELZ (etxean laguntzeko zerbitzua) asistentziazko eta prebentziozko zerbitzu bat da, erabiltzaileei beren etxean irauten laguntzera diseinatua dagoena.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala