Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   KULTURA

Hitzaldiak protagonistekin, gure indarkeriazko iragana nolakoa izan zen ezagutzeko

Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeak hainbat hitzaldi antolatu ditu gure indarkeriazko iraganeko protagonistekin. Hitzaldi bakoitzaren aurretik, egun horretako gaiari buruzko testigantzen bideo bat ikusiko da.

1 / 2
1. argazkia

Azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, astelehenetan, eta Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeak antolatzen duen Memoria elkarbizitzarako erakusketaren barruan, bizitzarako eskubideari buruzko hitzaldi batzuk egingo dira. Horietan, indarkeria politikoak eragindako pertsonen testigantzak biltzen dituen bideo bat ikusi ondoren, gertakari horietako protagonistak solasaldi batean parte hartuko dute. 

 
Hitzaldi guztiak 18:00etatik 20:00etara izango dira Antonio Mercero Gunean. Programatutako saioak honako hauek dira: 
 
· Azaroak 8 – Bizitza zapuztuak. Terrorismoaren eta polizia-ekintzen biktimak. 
· Azaroaren 15 – Bizitzaren zauriak. Agintaritza publikoaren biktimak. 
· Azaroak 22 – Bizitzak mehatxupean. Ekintza terroristen eta urraketa partikularren lekukoak. 
· Azaroak 29 – Elkarbizitzarako bizipenak eta kontakizunak. Egungo eta etorkizuneko indakeriari eta bikidetzari buruzko testigantzak eta iritziak.
 
 
 
 
Iturria: Lasarte-Oriako Udala