partekatu
• EGUBERRI ETA URTEBERRIKO FESTAK
Gaur piztuko dira Eguberrietako argiak
Gaurko ostiral honetan, abenduak 9, Eguberrietako argiak piztuko dira, argiteria munizipalarekin batera, eta urtarrilaren 6an itzaliko dira
Agustin Valdivia alkateak eta David Mateos Zerbitzu Publikoetako zinegotziak aurtengo nobedadeak aurkeztu zituzten, herrian barrena jarritako Eguberrietako argiei dagokienez.
Duela urte batzuetatik hona LED teknologia erabiltzen da, horrek hobekuntza baitakar ingurumenaren eta ekonomiaren aldetik, argiak ikusgarriagoak izateaz gain, zioen Valdiviak.
Orain arte, Eguberrietako argiak argiteria munizipalarekin batera pizten ziren. Aurten zirkuituak bereizi egin dira, eta horrek Eguberrietako argiak gauez itzaltzeko aukera ematen du.
Argiak pizteko eguna ere atzeratu egin da, ohikoa zen abenduaren 4tik abenduaren 9ko ostiral honetara, eta 23:00etan itzaliko dira, ostiraletan eta larunbatetan izan ezik, orduan 00:00etan itzaliko baitira. Gabon gauean, Urtezahar gauean eta Erregen bezperan gauez ere piztuta egongo dira, orduan ibiliko baita jende gehiena kalean.
Neurri horiekin, piztutako denbora % 65 murrizten da. Horrela, 325 ordu inguru aurreztea lortuko da, eta horrek eragina izango du ingurumenean eta energia aurrezteari dagokionez.
Argien instalazioa Maykolux enpresak egin du.